Joan Alzegako edo Juan de Alcega (Hondarribia, XVI. mendearen hasiera - ?, 1580) Euskal Herriko jostun eta matematikaria izan zen.

Juan de Alcega

Bizitza
JaiotzaHondarribia, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1580 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta matematikaria

Bizitza eta lana aldatu

Joan Alzegakoren bizitzaz ezer gutxi dakigu. Gipuzkoan jaio zen, ziurrenik Hondarribian. [1]

1580an Madrilen argitaratu zuen Libro de Geometria, Practica y Traça liburua ('Geometria, Praktika eta Eredu liburua). 1589an berrargitaratu zuen. Liburu hau matematika teknologiari aplikatzearen hastapenen adibide argia da. [2] Bere modaren terminologiari esker, filologiarentzat ikerketa gaia izan da [3] eta bere garaia azaltzeko duen moduagatik ere bai. [4] [5]

Badakigu, liburuaren aurkezpenean azaltzen duelako, zenbait zailtasun izan zituela hura argitaratzeko Erdi Aroko jostunen kofradiaren erruz, haien lanen artearen sekretuak agerian jartzen zituelakoan. [6] Hori dela eta ez argitaratzeko zorian izan zen, baina azkenik argitara eraman zuen zenbait lankideren onespenarekin: Hernán Gutiérrez, Portugalgo printzesaren jostunarena eta Juan López de Burguete, Albako dukearen jostunarena, zeintzuen aurrean aurkeztu zuen liburuan idatzi zuena onespen hori lortzeko.

Liburua hiru ataletan banatuta zegoen: lehenean oihala nola moztu azaltzen zen, bigarrnean gizon nahiz emakumeentzako jantzien patroiak eta hirugarrenean jantzi bakoitza egiteko behar zen oihal kopurua azaltzen zuten taulekin[7].


Erreferentziak aldatu

  1. Sánchez Orense & Sánchez Martín, 477. or.
  2. Salavert Fabiani, 245. or. eta hurrengoak.
  3. Sánchez Orense & Sánchez Martín, 477. or.
  4. Juarez-Almendros, 139. or.
  5. Petrascheck-Heim, 7. or.
  6. Salavert Fabiani, 247. or.
  7. Navarro Brotons, Víctor. Juan de Alcega. (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).

Bibliografia aldatu

  • Alberdi Lonbide, Xabier (2019): Juan de Alcega. Sastre universal, Euskal Itsas Museoa, Donostia.
  • Juárez-Almendros, Encarnación (2004). "Don Quijote y la moda: El legado de Carmen Bernis" (PDF). Cervantes: Bulletin of the Cervantes Society of America. 24 (1): 137–142. ISSN 1943-3840..
  • Navarro Brotons, Víctor (2018): "Juan de Alcega", Diccionario Biográfico Español de la Real Academia de la Historia, Madril.
  • Petrascheck-Heim, Ingebrog (1969). "Tailors' Masterpiece-Books". Costume. 3 (1): 6–9.  doi:10.1179/cos.1969.3.1.6. ISSN 0590-8876..
  • Salavert Fabiani, Vicente L. (1995). "La cultura científica y técnica en la España de los siglos XVI y XVII". Bulletin Hispanique. 97 (1): 233–259 ISSN 1775-3821..
  • Sánchez Orense, Marta; Sánchez Martín, Francisco Javier (2009). "El léxico del oficio sartorial en el diccionario de Esteban de Terreros y Pando: el caso de Juan de Alcega". In Laura Romero Aguilera, Carolina Julià Luna (coords.) (ed.). Tendencias actuales en la investigación diacrónica de la lengua (in Spanish). Barcelona: Publicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona. 477–488. ISBN 978-84-475-3328-2.

Kanpoko loturak aldatu