Juan Santos

espainiar historialari klasikoa eta filologoa

Juan Santos Yanguas (Añe, 1951ko azaroaren 23a) segobiar historialaria, eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da.

Juan Santos
katedradun

Bizitza
JaiotzaAñe, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Oviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta filologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaHistoriaren Errege Akademia

Jarduera akademikoa eta profesionala aldatu

Bere ikerketak lau ildo nagusitan ardaztu dira: Indoeuropar Hispania; Pirinioen mendebaldeko eremua: indigenak eta erromatarrak; Epigrafia erromatarra; erromatarren aurreko populatzea eta biztanleak eta hiri erromatarrak. Gai horiei dagokienez, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, eta hauek nabarmentzen dira: "Gizarte indoeuroparra eta gizarte erromatarra Hispania indoeuroparrean. III. Onomastika eta gizartea. Trantsizio-eremuak" (Eusko Jaurlaritza, 1998-2000); "Erromatar eliteen sorrera Iberiar penintsulan" (Zientzia eta Teknologia Ministerioa, 2000-2001); "Erromatarren aurreko eta erromatarren hiri-kokalekuen datu-base interaktiboa Iberiar penintsularen iparraldean" (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2001-2003); "Ilun. ikerketa historikoa eta kultura-produktuak: Vasconiako erromatar kultura gizarteratzeko hezkuntza-materialak" (UPV/EHU, Irun-Oiasso ABEEaren partaidetzarekin).

Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Geografia eta Historia Fakultateko dekanoa izan da 1982tik 1986ra, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordea 1986tik 1989ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa Klasikoen Saileko zuzendaria 1990etik 1998ra. Era berean, hainbat erakundetako kide da, hala nola Veleia aldizkariko erredakzio kontseilukoa, "Tempus: Revista de Actualización Científica sobre el Mundo Clásico en España" aldizkariko Erredakzio Kontseiluko, "La Aventura de la Historia" aldizkariko kontseilu zientifikokoa, Sancho El Sabio aldizkariaren Aholku Kontseiluko eta Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide[1].

Iruña-Veleiako aferan bere irizpidea garrantzitsua izan zen[2].

2019an Euskal Herriko Unibertsitateak Veleia aldizkariko gehigarri berezi bat eskaini zion: "A Verbis ad Scripta. Studia epigraphica et historica. Homenaje a Juan Santos Yanguas". Anejos de Veleia. Series Minor; 36. 443 orri. ISSN: 978-84-1319-072-3

Argitalpenak aldatu

Bere ibilbide oparoan ikerketa ugari argitaratu ditu. Huek dira horietako batzuk:

  • 1985 (editorea) Comunidades indígenas y administración romana en el Noroeste hispánico, Bilbo, EHU, .
  • 1986. Indigenismo y romanización en el Norte de la Península Ibérica, Bilbo, EHU.
  • 1988. "Identificación de las ciudades antiguas de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya. Estado de la cuestión", in:Studia Historica. Antigüedad, VI.
  • 1989 (ed.) El solar vascón en la Antigüedad. Cuestiones de lengua, arqueología, epigrafía e Historia. Donostia, EHU.
  • 1991 (elkarlanean) Manual de Historia de España, Historia 16, Madril.
  • "Los vascones y el ejército romano", en Los ejércitos. Vitoria-Gasteiz, Fundación Sancho el Sabio, 1994
  • 1998. "Euskal Herriko Herriak eta Hiriak Antzin Aroan", in Euskal Herriaren Historia. Bilbo, Lur.
  • 2001-2002 (elkarlanean). "Nuevos epígrafes del ager Celtitanus", en Veleia, 18-19, 277-290.
  • 2006. "Los pueblos del País Vasco en las fuentes antiguas" y "El proceso de conquista", en Historia del País Vasco. Prehistoria y Antigüedad. Donostia, Hiria.
  • Santos Yanguas, Juan. (1988). «Identificación de las ciudades antiguas de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya: Estado de la cuestión» Studia historica. Historia antigua 6: 121-130. ISSN 0213-2052..

Erreferentziak aldatu

  1. «Santos Yanguas, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  2. (Gaztelaniaz) «J.Santos Yanguas: «El director de Veleia sabe desde hace un año que las epigrafías son falsas»» El Correo 2008-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Kanpo estekak aldatu