Aldi baterako enpresa-elkarte

Aldi baterako enpresa-elkartea (ABEE) helburu jakin bat lortzeko, bi enpresak edo gehiagok eratzen duten aldi baterako elkartea da. Enpresek, eskuarki, elkarren osagarri diren ezaugarriak eta baliabideak izaten dituzte, eta beren jakintza, teknologia edo baliabideak daramatzate elkarte berrira. Arriskuak zein irabaziak partekatzen dituzte.[1]

ABEEek ez dute beren kideez bestelako nortasun juridikorik, eta hortik ondorioztatzen da enpresa kideek modu subsidiarioan erantzungo dietela ABEEaren zorrei, eta modu solidario eta mugagabean haien artean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Enpresa Kudeaketa Aurreratua] [2003]


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.