Juan Inazio Hartsuaga
euskal idazlea
Juan Inazio Hartsuaga Uranga (Tolosa, Gipuzkoa, 1957ko urriaren 27a) euskal idazlea da. Enpresa Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Euskal Filologiaren lehen bi urteak eta Linguistika eta Antropologia Parisko École des hautes études en sciences sociales ikastetxean, Jose Migel Barandiaranen aholkuari jarraituz. Euskararen orainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin zuen: Euskara zabaltzeko marketin plangintza, enpresaren ikuspuntutik. Mitologiaren inguruan zenbait liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetan doktoretza tesia egin zuen, mitologiaren ahozko transmisioa aztertuta.[1]
Juan Inazio Hartsuaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1957ko urriaren 27a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lanak aldatu
Saiakera aldatu
- Euskararen egoerari irizten (2009, Hiria)
- Euskal mitologia konparatua (1987, Kriselu)
- Jentilen akabera (1987, Haranburu)
Erreferentziak aldatu
- ↑ Reyes ILINTXETA: «Juan Inazio Hartsuaga: "Euskaltzaleok, erresistentzian maisu eta nagusitzen kale"», Argia, 2438. zenbakia, 2014-11-23.
Kanpo loturak aldatu
- «Joan Inazio Hartsuaga», Literaturaren Zubitegia.
- Juan Inazio Hartsuaga ZUZEU bloga
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |