Juan Barrero

Juan Barrero (Salamanca, 1980ko otsailaren 11) irakasle, zinemagile espainiarra, batez ere dokumentala landu du. Eduardo Txillidari buruzko dokumentala egin zuen 2015ean.

Juan Barrero
Juan Barrero - 2013.jpg
Bizitza
JaiotzaSalamanca, 1980 (42/43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

BiografiaAldatu

Bere haurtzaroa Andaluziako herri txiki batean eman zuen. Sevillako Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta Sussexeko Unibertsitatean (Erresuma Batuan) jarraitu zuen eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatearen Sorkuntza Dokumentaleko Masterra lortu zuen. National Geographicerako dokumentalen zuzendari gisa lan egin zuen, Ozeano Barean eta Ertamerikan espedizio zientifiko handietan arituz.[1] Esperientzia horretatik La jungla interior (2014) sortu zuen. Filma aurrekontu txikiekin egina, arrakasta izan zuen, Sevillako Zinema Europear Jaialdian Nuevas Olas saria jasoz. Donostiako Zinemaldian, 2016an, Txillidari buruzko Chillida: Esku huts dokumentala aurkeztu zuen. Irakasle gisa erakunde desberdinetan lan egin du: Kubako San Antonio de Bañosko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan, Madrilgo ECAMen eta Bartzelonako ESCACen.

FilmografiaAldatu

LuzemetraiakAldatu

EkoizpenakAldatu

  • Mudar la piel (2018)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu