Juan Aldama
Juan Aldama González (San Miguel de Allende, Guanajuato, Mexiko, 1764ko urtarrilaren 3-Chihuahua, Mexiko, 1811ko ekainaren 26) Mexikoko independentziaren aldeko matxinatua izan zen. Heritoz zigorra ezarri zitzaion 1811an.
Juan Aldama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan José Marcos Gaspar Antonio de Aldama y González |
Jaiotza | San Miguel de Allende (en) , 1774ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Chihuahua, 1811ko ekainaren 26a (37 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Mexikoko Independentzia Gerra |
Biografia
aldatuSan Miguel el Grande herrian jaio zen, gaur egun San Miguel de Allende. Ignacio Aldamaren anaia zen eta Mariano eta Antonioren osaba, matxinatuak guztiak. Mexikoko Independentzia Gerra hasi zenean Armadako kapitaina zen eta Querétaron konspiratzaileek egiten zituzten batzarretara joaten zen. 1810eko irailean espainiarrek konspirazioa deskubritu zuten. Aldama, orduan, San Miguel utzi zuen Dolores herrira joateko; Doloresen Miguel Hidalgo eta Ignacio Allende zeuden, biak independentziaren aldeko matxinatuak. Aldamak gertatutakoaz informatu zien eta, ondorioz, irailaren 16an, armetan altxatzeko garrasia deituriko ekintza egin zuten, independentziaren bidean lehenengo ekintza publikoa.
Celayan, matxinatuek mariskala izendatu zuten, teniente koronelaren graduarekin. Monte de las Crucesko guduan parte hartu zuen. Garaipenarekin eta Allenderekin ados, hiribururuntz joateko erabakia hartu zuen. Ondoren bi guduetan izan zuen paper garrantzitsua: Guanajuato eta Puente de Calderón batailetan alegia. Beste matxinatuekin batera iparraldera joan zen. Gerra-armak eta materialak eskuratzeko Estatu Batuetara joatea proposatu zuen.
Aldama kanpaina osoan Allenderekin egon zen. Azkenean Acatita de Bajánen espainiarrek eta haien aldekoek beste matxinatuekin batera preso hartu zuten. Aldamaren buruari Espainiak prezio jarri zioten eta, preso hartu zutenean, Erregeordeak ez zion barkamenik eman. Chihuahuara eraman zuten eta han epaitu zuten, heriotz zigorra ezarriz. Beste matxinatuekin batera (Allende, Mariano Jiménez eta Manuel de Santa María) fusilatu zuten.[1] 1823an Aberriaren Heroia bezala aldarrikatu zuten.[2]
Espainiarren mendekua
aldatuHil ondoren haren burua eta beste matxinatuenena batera (Allende, Hidalgo eta Jiménezenak) Guanajuatora eraman zituzten bertako leku publiko batean, Alhóndiga de Granaditasen, erakusteko.[2] 1824 arte han egon ziren jarrita. Urte horretan kendu zituzten Mexiko Hiriko katedralaren Erregeen aldarean lurperatzeko. Ondoren, haren gorpuzkinak Independentziaren Zutabearen azpian gorde zituzten, 2010eko maiatzaren 30 arte; urte horretan Mexikoko Historia Museo Nazionalera eraman zituzten, bertan aztertzeko eta ziurtatzeko asmoz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Diccionario Enciclopédico Hispano-Americano, Montaner i Simon, 1887.
- ↑ a b https://www.gob.mx/sedena/documentos/26-de-junio-de-1811-fallece-el-general-juan-aldama