Jose de Grimaldo

politikari espainiarra

José de Grimaldo y Gutiérrez de Solórzano (Madril, 1660 -1733), Grimaldoko markesa, Espainiako Felipe V.aren garaian, Bulego Unibertsalaren Idazkaria zen hirutan.

Jose de Grimaldo

Bizitza
JaiotzaMadril, 1664
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1733ko uztailaren 3a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, Funtzionarioa, ministroa eta idazkaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak

Madrilen jaioa bazen ere, bilbotarra zen. Igoera sozialean aitaren Martínez abizena galdu zuen. Bai bere aita bai bere aitona Indietako Kontseiluan ofizialak ziren eta hantxe hasi zen lanean bera ere hamalau urte zituela. 1683an ofizial bihurtu eta Santiagoko Ordenan sartu, non karrera egin zuen.[1]

Leinu berriarekin eta, batez ere, Orry heldu eta gero, idazkaria izatea lortu zuen.[2] 1695ean, Gerra eta Ogasunekoa eta 1714an Bulego Unibertsalagoa. Kargua 1724an eta 1726an berrartu zuen. Azken urte honetan, kargua utzi behar zuen adina zela eta 1733an hil zen.

Grimaldo, garaikideen aburuz, langile, arina eta eragilea zen.[3] Gainera, erregearen zale sutsua izan zen eta lotura estua izan zuen Felipe V.arekin[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Pape, Martínez Robles, 1987: 200
  2. Kamen, 1974: 135
  3. Escudero, 1976, I: 298
  4. San Felipe, 1957: 84