Ireki menu nagusia

José Manuel Villabella Guardiola (Lugo, Galizia, 1938ko urtarrilaren 16a) espainiar saiakeragile eta eleberrigilea da.

José Manuel Villabella
Bizitza
Jaiotza Lugo1938ko urtarrilaren  16a (81 urte)
Jarduerak
Jarduerak saiakeragilea eta eleberrigilea

BiografiaAldatu

Irakurle amorratua eta literaturazalea izan zen gaztetandik. 1970eko hamarraldiaren erdialdean argitaratu zuen lehen liburua, umore grafikoari eskainitakoa, gaia urteetan aztertu eta ikertu ondoren: Los humoristas (1975). Gaia sakonago aztertuz, Humor gráfico asturiano argitaratu zuen 1987an.

Villabellaren arte grafikoekiko atxikimendua Lorenzo Goñi grabatzailearekin duen harremanetik sortu zen, neurri handi batean. Goñiri buruzko artikulu eta azterlanak ere idatzi ditu, hala nola Goya, Goñi y el toro (1996).

Beste zaletasunetako bat gastronomia du. 1997an, Gastronomía liburua argitaratu zuen, eta izen bereko aldizkarian argitaratzen ditu sukaldaritzari buruzko artikuluak.

Beste saiakera-lan aipagarrienak Florecillas de Candelucus (1980) eta Teoría del insulto en Asturias (1985) dira. Narratiban aipagarriak ditu El crimen de don Benito (1984) eta El día que matamos a Kennedy y otros relatos poco edificantes (1982).

ErreferentziakAldatu