José Ignacio Sánchez Galán

José Ignacio Sánchez Galán (Salamanca, Espainia, 1950) enpresaburua da. Iberdrolako presidentea eta kontseilari delegatua da. Berrogei herrialdetan presentzia duen multinazionala da Iberdrola eta hainbat enpresa garrantzitsuk osatzen dute; besteak beste, Erresuma Batuko ScottishPowerrek eta Brasilgo Elektrok.

José Ignacio Sánchez Galán

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ignacio Sánchez Galán
JaiotzaSalamanca1950eko irailaren 30a (73 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaICAI School of Engineering (en) Itzuli
Catholic Institute of Business Administration and Management (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
italiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, ekintzailea eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Iberdrola
Jasotako sariak
KidetzaIberdrola

Biografia aldatu

1950ean jaiotako salamancarra, beste salamancar batekin ezkondua eta lau seme-alaben aita. Sánchez Galán Madrila joan zen bizitzera eta 1909an ICAI unibertsitate pribatuan industria-ingeniaritzako ikasketak egin zituen. Horrez gain, Enpresen Administrazioan diplomatu zen ICADEren eskutik eta Enpresen Antolaketa eta Kanpo Merkataritzako ikasketak ere burutu zituen EOIn (Industria Antolaketako Eskola).

Ibilbide profesionala aldatu

Elektromekanikako industria ingeniaria Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren (ICAI) eskutik. Madrilgo Comillas Unibertsitate Pontifikala. Enpresen Administrazioan eta Kanpo Merkataritzan (ICADE) diplomatu zen Madrilgo Comillas Unibertsitate Pontifikalean eta Madrilgo Industria Antolaketako Eskolan (EOI) Enpresen Antolaketa eta Kanpo Merkataritza ikasi zituen. Ingelesa, frantsesa eta italiera dakizki.

Industria ingeniaritzaren sektoreari dagokionez, Turbo Propulsorers, SA (ITP) enpresako zuzendari nagusia izana da eta egoitza Alemanian duen Eurojet partzuergo militar aeroespazialeko presidente ere izana da. Horrez gain, zuzendaritzako eta kudeaketako postuak izan ditu bateriak egin eta saltzen dituen Sociedad Española del Acumulador Tudor, SA (orain Grupo Exide) enpresan eta Page Ibérica, SAko kontseilari ere izana da. Ingeniaritzako proiektuak ikertu, diseinatu eta garatzen dituen enpresa da azken hori.

Airtel Móvil, SA enpresako (orain Vodafone España, SAU) kontseilari delegatu ere izana da; baita Nutreco Holding N.V. (Herbeheretan kotizatutako elikadura-enpresa) enpresan Jagoletza kontseilukokide ere.

 
Ignacio Sanchez Galan, Maine Realiability Power-programa (AEB) lanak bisitatzen.

Hainbat aitorpen ere jaso ditu; hona hemen horietako batzuk: Europako zerbitzu publikoen enpresen eta Espainiako enpresa kotizatuen artean zuzendari nagusi onenaren izendapena jaso du, inbertsoreekiko harremanen arloan Thomson Extel Survey 2011ren eskutik; Europako zerbitzu publikoen enpresen zuzendari nagusi onena 2011 All-Europe Executive Team sailkapenean, Institutional Investor Research erakundearen eskutik; Business Leader of the Year 2008 saria ere eskuratu zuen Espainia-Ameriketako Estatu Batuak Merkataritza Ganberaren eskutik; Nazioarteko Ekonomia Saria 2008, Cristóbal Gabarrón Fundazioaren eskutik; Urteko zuzendari nagusi onenaren saria 2006an, Platts Global Energy Awards sariketan; bost aldiz segidan jaso du (2003-2007) Europako zerbitzu publikoen enpresen sektoreko zuzendari onenaren saria, Institutional Investor Research Group erakundearen eskutik. Hiru aldiz jarraian (2003-2005) eskuratu du, halaber, IR Magazine-k ematen duen Zuzendari Nagusi Onenaren Saria, inbertitzaileekiko harremanei dagokienez (burtsa-merkatuetako inbertsio-funtsen analisten eta kudeatzaileen iritzian oinarrituta ematen da azken hori). Bilboko kontsula da, Bilboko Merkataritza Ganberaren eskutik, eta Salamancako Probintziako Urrezko Domina ere eman zioten 2009an

Ondorengo patronatu hauetako kidea da: Asturisko Printzea Fundazioa, COTEC Fundazioa, Carolina Fundazioa, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa, Comillas unibetsitateko fundazioa-ICAI, Salamancako Unibertsitateko Fundazio Nagusia. Horiez gain, honako hauetako kidea ere bada: Euskal Enpresaburuen Taldea, Enpresaburuen Taldea (Madril), Ekonomialarien Taldea, Lehiakortasunerako Enpresa Kontseilua eta Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Elkartea (APD).

Comillas Unibertsitate Pontifikaleko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko (UCAI) irakasle ere izana da. 2011n Honoris Causa doktore izendatu zuten Edinburgoko Unibertsitatean eta Salamanka Unibertsitatean.

Prentsako Albisteak aldatu

Ignacio Sánchez Galánen amets amerikarra [1]

Ignacio Sánchez Galán izango da Iberdrolako presidente berria 2006tik aurrera [2]

Eragin handiena duten hamar enpresaburu espainiarrak[3].

Ignacio Sánchez Galán salamancarra Honoris Causa doktore izendatzeko proposatua [4]

Ignacio Sánchez Galán, Iberdrolako presidentea, Ekonomiako 2008ko Cristóbal Gabarrón Sariaren irabazlea [5]

Galán: "Iberdrola oso harro dago bere euskal jatorriaz" [6]

Ignacio Sánchez Galán Villarejo kasuan ikertua.[7]

Ignacio Sánchez Galánek 13 milioi eurotik gora irabazi zituen 2021ean.[8]

Ignacio Sánchez Galánek "Tontoak" deitu die argiaren tarifa arautuari atxikitako kontsumitzaileei.[9][10]

Erreferentziak aldatu