José Asunción Flores hiribidea

Paraguaiko Asuncion hiriburuko hiribidea

José Asunción Flores hiribidea (gaztelaniaz: Avenida José Asunción Flores), ezagunagoa Ibaiertzeko hiribidea (gaztelaniaz: Avenida Costanera) izenez, Paraguaiko Asuncion hiriburuko hiribidea da.[1][2] 2012an inauguratu zen aurrenekoz eta 2014an guarania musika-estiloa sortu zuen José Asunción Flores paraguaitar musikagilearen izena jarri zioten. Hiribidearen lehen tartea Kolon kalean (gaztelaniaz: Calle Colón) hasi eta Santos Jeneralaren hiribidean (gaztelaniaz: Avenida General Santos) amaitzen da. Bigarren tartea Santos Jeneralaren hiribidetik Lehen Presidentearen hiribidera (gaztelaniaz: Avenida Primer Presidente) doa, Ñu Guasu autobiderantz Luqueranzko noranzkoan.

José Asunción Flores hiribidea
Kokapena
Estatu burujabe Paraguai
Hiriburu barrutiHiriburu Barrutia
Capital regionAsuncion
Ur-masaAsunciongo badia
Koordenatuak25°16′34″S 57°38′17″W / 25.276088°S 57.638021°W / -25.276088; -57.638021
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2012ko abenduaren 21a

Hiribidea Asunciongo badiatik igarotzen da, hiriaren gune historikoaren ertzean, Kabildoa, Errepublikaren Kongresu Nazionala, katedral metropolitarra, Lópeztarren jauregia eta Aduanen Zuzendaritza Nagusia bezalako eraikinak inguratuz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu