Jorge Ballesteros
gipuzkoar kirol-tiratzailea eta polizia
Jorge Ballesteros Fernández (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko maiatzaren 27a - Madril, 2023ko urtarrilaren 10a) gipuzkoar kirol-tiratzaile eta Espainiako Polizia Nazionaleko poliziakidea izan zen. 2017an Nazioarteko Tiro Praktiko Federazioaren Su Arma Laburren Munduko Tiro Lehiaketan urrezko domina irabazi zuen maila irekian (open). Horrez gain, hiru aldiz irabazi zuen Su Arma Laburren Europako Tiro Txapelketa maila irekian: 2013an, 2016an eta 2019an.
Jorge Ballesteros | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1983ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2023ko urtarrilaren 10a (39 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea eta polizia |
2023ko urtarrilaren 10ean buruan tiro bat jasota hil zen, parking batean.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere de un disparo en la cabeza el campeón del mundo de tiro y policía Jorge Ballesteros» MARCA 2023-01-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).