Ireki menu nagusia
Erasun
Izen osoa: Jon Erasun Gorostidi
Jaiotza data: 1996ko abuztuaren 14a (23 urte)
Jaioterria: Zizurkil (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,84 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2016ko azaroaren 5a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Jon Erasun Gorostidi,[1] pilota arloan Erasun deituraz ezaguna (Zizurkil, Gipuzkoa, 1996ko abuztuaren 14a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Ez da jo handiko pilotaria, baina bai oso segurua: nekez galtzen du pilotarik, eta defentsako joko bikaina du. Erasoan, pilota ona datorkionean, erraz baztertzen du ezker hormara. 2016ko azaroaren 5ean jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, bere jaioterritik hurbil dagoen Beotibar pilotalekuan.[2][3][4] 2017ko apirilaren 1ean Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen, Axier Arteaga aurrelaria lagun.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena Erasun idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Eratsun onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Jon Erasun, fiabilidad alemana», Deia, 2016-11-03.
  3. (Gaztelaniaz) «Jon Erasun tiene prohibido fallar», Diario Vasco, 2014-12-24.
  4. (Gaztelaniaz) Jon Viedma Carrera: «Buscando dar el salto», Noticias de Navarra, 2016-06-17.
  5. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor (2017-04-02) «Arteaga II se desmelena en la final del Parejas de Segunda» Diario de Noticias de Álava . Noiz kontsultatua: 2017-05-24.

Kanpo estekakAldatu