Arteaga II.a
Izen osoa: Axier Arteaga Garaialde
Jaiotza data: 1996ko maiatzaren 26a (27 urte)
Jaioterria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,84 m
Pisua: 84,5 kg
Debutatze data: 2016ko urtarrilaren 4a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Gipuzkoa)

Axier Arteaga Garaialde, pilota arloan Arteaga II.a deituraz ezaguna (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1996ko maiatzaren 26a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari jokatzen du. 2016ko urtarrilean bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Haren aita Juan Mari (Arteaga I.a) ere profesionala izan zen, 1990eko hamarkadan.[2] Axierri etorkizun oparoa iragarri zaio debutatu zuenetik bertatik, eskuin ona izateaz gainera oso ezker berezia baitu, pilota bizi darabilena.[3]

Ez zuen denbora luzerik behar izan iragarpenak betetzeko: debutatu ondorengo urtean presaka eta urduriegi jokatu zuen arren, 2016ko abendutik aurrera konfiantza hartu eta bere jokoa ateratzen hasi zen.[4] Hartara, 2017ko apirilaren 1ean Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen, Jon Erasun atzelaria lagun, eta Arteaga II.a txapelketako jokalari onena izendatu zuten;[5] eta 2017ko maiatzaren 20an, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen, Joanes Bakaikoa 22-18 mendean hartuta.[6] 2020an, berriz irabazi zuen Bigarren Mailako Buruz Burukoa, Elordi 22-12 mendean hartuta.[7]

Kirol lorpenak aldatu

Profesionaletan


Amateurretan
  • 2015: GRAVN
  • 2015: Bergara Hiria torneoa
  • 2015: Antiguo torneoa
  • 2015: Diario Vasco torneoa

Erreferentziak aldatu

  1. Asegarce enpresako fitxa
  2. (Gaztelaniaz) Melero, Germán. «Otro Arteaga, quince años después» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Debut amargo para Axier Arteaga»[Betiko hautsitako esteka], Deia, 2016-01-05.
  4. (Gaztelaniaz) Lezeta, Joseba. (2017-05-18). «Axier Arteaga: "Tras dos operaciones, ya solo por jugar me siento un privilegiado"» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).
  5. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2017-04-02). «Arteaga II se desmelena en la final del Parejas de Segunda» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2017-05-21). Arteaga II gana el mano a mano de Segunda. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).
  7. (Gaztelaniaz) «Arteaga II aparta de la txapela a Elordi» Noticias de Navarra 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).