Jon Aizpuru (Irun, Gipuzkoa, 1983an) euskal musikaria da.

Jon Aizpuru

Bizitza
JaiotzaIrun, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abesbatza-zuzendaria
Jon Aizpuruk Ametsa Gazte Abesbatza zuzentzen (Musikaste 2010)

Jon Aizpuru Mallea Irunen jaio zen 1983an. Tronpetako Erdi Mailako Gradua lortu zuen Irungo Kontserbatorioan, eta ikasketak Bordeleko Mairie kontserbatorioan jarraitu zituen. Musikeneko Koru Zuzendaritzan gradua lortu zuen, bere irakaslea Gabriel Baltés izan zelarik. Talde ezberdinetan parte hartu izan du, Kup Taldea eta Kea Ahots Taldeak, esate baterako, eta hainbat ekimenetan ere zuzendari moduan parte hartu izan du. Egun, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteko Musika Tailerreko irakasle da, eta Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako abesbatza eta musika lengoaiako irakaslea ere bada. Donostiako Ereserki abesbatza zuzentzen du eta OLBE- Operako Bilboko Lagunen Elkarteko barneko bandako zuzendaria da. Hastapenetatik Irungo Ametsa Gazte abesbatzaren zuzendaria da.

Kanpoko loturak aldatu