Jolas egiteko ipuinak
Jolas egiteko ipuinak (italierazko jatorrizko izenburua: Tante Storie Per Giocare) 1971an Gianni Rodari italiar idazleak idatzitako liburu bat da. Iluztrazioak Ganni Peg marrazkilariak marraztu zituen. 1980ko hamarkadan Joxan Ormazabal zegamarrak euskaratu zuen.
Jolas egiteko ipuinak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1971) |
Generoa | Ipuinak |
Jatorrizko izenburua | Tante Storie Per Giocare |
Hizkuntza | Italiera |
Herrialdea | Italia |
Euskaraz | |
Izenburua | Jolas egiteko ipuinak |
Itzultzailea | Joxan Ormazabal Berasategi |
Argitaratze-data | 1985 |
Bilduma | Xaguxar |
Orrialdeak | 212 |
ISBN | 978-84-8331-348-0 |
Argumentoa
aldatuLiburu honetako istorioak Rodariren surrealismoz beteriko ipuinak dira, irudimen eta bizitasun handiko istorio dibertigarriak. Idazleak ipuinaren zioa azaldu eta azkenean ipuin bakoitzari hiru amaiera ematen dizkio, honela idazleak irakurleari ipuinaren amaiera hautatzeko aukera ematen diolarik. Teknika original honen bidez irakurleak jolas egiten duela esan genezake. Hortik datorkio izenburua.