Joaquín Sorollaren autoerretratua
Autoerretratua Joaquín Sororolla y Bastida margolari valentziarrak 1904ean egindako erretratua da. Gaur egun Sorolla Museoan gordeta dago, Madrilen. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.
'Autoerretratua' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 1904 |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 66 () × 100,6 () cm |
Genero artistikoa | Autorretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Sorolla museoa |
Bilduma | Sorolla museoa |
Argumentu nagusia | Joaquín Sorolla |
Historia aldatu
Sorollak autoerretratu asko margotu zuen, hamabost gutxienez, eta horietatik zortzi Sorolla museoan erakusten dira. Hemen jasotzen dugun margolan honetan bere ibilbidearen heldutasun eta arrakasta garai batean batean ikusten dugu, berrogei urte inguru zituenean, eta hori bere irduian adierazten da.
Ezaugarriak aldatu
Sorolla bere estudioan agertzen da hemen. Handik espektadoreari begira dago. Begirada tinkoa, desafiatzailea erakusten digu. Koloreak, orokorrean, ilunak dira, serioak, baita bere jantzia ere. Ingurua ez dago zehaztasun handiaz jasota, dena dela: margolanak izan daitezkeen elementuak ikusten dira baina zirriborro moduan. Margolanaren elementu garbiena eta nagusia margolariaren irudia bera da.
Interpretazio aldetik, lan honetan Velazquez margolariaren eragin zuzena ikusi egin da, zehaz-mehatz Meninak margolanean agertzen den autoerretratuarena. Asko dira Velazquezen margolaritzatik hartutako elementuak: koloreak, Espainiako Urrezko Aroaren ohikoak, espazioaren sakontasuna, azken hau ormetako mihiseekin adierazita, iluntasuna, argiaren biltzea aurpegiaren eta alkandoraren lepo gainean...[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Guía oficial Museo Sorolla. Sorolla museoa. ISBN 9788480036771.