Joan Blaeu
Joan Blaeu (Alkmaar, 1596ko irailaren 23a - Amsterdam, 1673ko abenduaren 21a) herbeheretar kartografoa izan zen.
Joan Blaeu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alkmaar (en) , 1596ko irailaren 23a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Amsterdam, 1673ko abenduaren 28a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Westerkerk |
Familia | |
Aita | Willem Blaeu |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Blaeu (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina nederlandera |
Irakaslea(k) | Willem Blaeu |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartografoa, argitaratzailea, instrument maker (en) eta liburu-inprimatzailea |
Lantokia(k) | Amsterdam Viena eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Amsterdam Vroedschap (en) |
Willem Blaeu kartografoaren semea izan zen. 1620an legeetan doktore bihurtu zen, baina aitaren kartografo lanarekin bat egin zuen. 1635ean Atlas Novus (Theatrum orbis terrarum, sive, Atlas novus) argitaratu zuten bi liburukitan. Aita 1638an hil ondoren, kartografia-ikasketaz arduratu zen Cornelius anaiarekin batera.
1649an munduaren mapa bat argitaratu zuen, Nova et Accuratissima Terrarum Orbis Tabula izenekoa, Abel Tasmanen aurkikuntzak biltzen zituena. Mapa teoria heliozentrikoaren arabera egindako lehena izan zen. 1649an Holandako hirien mapa bilduma bat egin zuen, Toonneel der Steeden izenekoa.