Joakim Fiorekoa (italieraz: Gioacchino da Fiore; Celico, Calabria, c. 1135 - Fiore, Calabria, 1202ko martxoaren 30a) italiar idazle eta teologoa izan zen. Margarita Iruñekoaren aholkularia izan zen. Fraide zistertarra zen eta Fioreko San Giovanni ordena sortu zuen. Hiru aro bereizi zituen historian, bere Liber Concordiae Novi et Veteris Testamenti (Itun Zaharraren eta Berriaren arteko harmoniaren liburua) obran: Aitaren Aroa (legearen, materiaren eta Itun Zaharraren aroa), Semearen Aroa (fedearen, elizaren eta dotrinaren aroa) eta Izpirituaren Aroa (etorkizun dagoen aroa; Elizak gidatuko luke ebanjelioko pobretasunera bihurturiko mundua). Bere obrarekin eragozpenak izan zituen arren (1215ean eta 1256an debekatu zioten liburua), Joakim Fiorekoaren ideiak zabaldu ziren Italian eta Alemanian XII. mende erdialdetik aurrera, eta eragin berezia izan zuten frantziskotarren artean (fraticelli fraideak).

Joakim Fiorekoa
XV. mendeko irudia Irudi gehiago
abade

Bizitza
JaiotzaCelico, 1135
HeriotzaPietrafitta1202ko martxoaren 30a (66/67 urte)
Hobiratze lekuaSan Giovanni in Fiore Abbey (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Medieval Italian (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa
Santutegia
Martxoaren 30
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Erlijio-ordenaZistertar
Florians (en) Itzuli
Dialogi de prescientia Dei

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joakim Fiorekoa  
  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.