Joad
Joad edo Jehoiada (hebreeraz: יהוידע; K.a. IX. mendea) apaiz judua izan zen. Josabet emaztearekin batera salbatu zuen Joas Ataliak errege-familian egiteko agindu zuen sakailatik. Isilpean hezi zuen Joas eta errege izendatu zuen adin nagusira iritsi zeneko. Atalia hilarazteko agindua eman zuen Joasek, Joaden aholkuei jarraiki.

Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |