Jingpo lakua (txineraz: 镜泊湖), Txinako Herri Errepublikako Heilongjiang probintziako Ningan Konderrian dauden Wandashan mendietan dagoen lakua da.

Kokapena eta ezaugarriak aldatu

Lakua Mudanjiang ibaiaren goiko arroan dago eta askotan Jingbo laku ere deitzen zaio. Jatorrizko izena Meitouhu zen.

Lakuak iparraldetik hegoaldera duen zabalera 45 kilometrokoa da, eta ekialdetik mendebalderako tarterik zabalena 6 kilometrokoa da. Lakuak 95 kilometro koadroko azalera eta 1.630 milioi metro kubikoko edukiera dauka.

Sakonerarik handieneko gunea iparraldean dago, 62 metro.

Ur-jauzia aldatu

Lakuaren iparraldean, 40 metroko altuera duen Diaoshuilou ur-jauzia dago.

Kanpo estekak aldatu

43°52′48″N 128°56′24″E / 43.88000°N 128.94000°E / 43.88000; 128.94000


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.