Jia Xian

matematikari txinatarra

Jia Xian (txinera sinplifikatuz: 贾 宪; txinera tradizionalez: 賈 憲; pinyinez: Jiǎ Xiàn; Wade-Giles: Chia Hsien; 1010-1070) Kaifeng-eko matematikari txinatarra izan zen, Song dinastiaren garaian.

Jia Xian

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak贾宪
JaiotzaKaifeng, 1010
HerrialdeaIparraldeko Song dinastia
Heriotza1070 (59/60 urte)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria

Biografia aldatu

Song dinastiaren historiaren arabera, Jia enperadorearen jauregiko eunuko bat zen. Chu Yan matematikariaren gidaritzapean ikasketak egin zituen, eta matematika oso ongi ikasi zuen, gaiari buruzko liburu asko idatziz. Jia Xian-ek Pascalen triangelua (Jia Xian triangelua) asmatu zuen, XI. mendearen erdialdera, Pascalen aurreko sei mende inguru. Jiak erro karratuak eta kubikoak ateratzeko tresna gisa erabili zuen. Shi Suo Suan Shu izeneko Jia-ren jatorrizko liburua galdu egin zen; Hala eta guztiz ere, Jia-ren metodoa Yang Hui-k xehetasunez azaldu zuen esplizituki bere iturria adieraziz: "Erro karratuak eta kubikoak aurkitzeko metodoa Shi Suo Suan Shu-ren Jia Xian metodoan oinarritua dago". Yongle Entziklopediaren orrialde batek gertaera historikoa gordetzen du.