Jesus ur gainean oinez

Jesus ur gainean oinez Biblian (Mt 14:22, Mk 6:45:52 eta Jn 6:16:21) agertzen den Jesusen miraria izan zen. Galileako itsasoan ur gainean ibili zen mirar honetan.[1] Kristau ikonografian askotan landutako gaia izan da.

Ivan Aivazovskiren 'Jesus ur gainean oinez'

Bibliak honela azaltzen du:

« Goiz aldera, ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren. Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:

–Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
Orduan, Pedrok esan zion:
–Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.
Jesusek erantzun:
–Zatoz.
Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:
–Jauna, salba nazazu.
Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:
–Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?

»

—Mateo 14, 25-31


Erreferentziak aldatu

  1. The Miracles of Jesus Christ, John. (1817). Manchester, 274 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.