Jesús Vidal

Jesus Vidal» orritik birbideratua)

Jesús Vidal (León, Espainia, 1975) aktorea da. 2019an errebelazio aktore onenaren Goya saria lortu zuen, Campeones pelikulan jokatutako rolarengatik.[1]

Jesús Vidal
Jesus Vidal Goya.jpg
Bizitza
Jaiotza León, 1975 (44/45 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hezkuntza-maila lizentzia
Jarduerak
Jarduerak aktorea, filologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) EFE agentzia
Lan nabarmenak Campeones
Jasotako sariak
IMDb nm9069767

BiografiaAldatu

Leonen jaio zen, 1975ean. Jaio zenetik miopia-patologikoa dauka, eta eskuineko begian itsua da. Horren ondorioz, % 90eko ikusmen ezgaitasuna dauka.[2] Hispaniar Filologiako lizentziatura bukatu ostean, Kazetaritzako master bat egin zuen, eta praktikak kirol saioetan egin zituen.[3]

Arte arloko hainbat eskolatan egin zituen ikasketak, eta lehenbiziko antzerki lana 2015ean egin zuen. Ondoren, ikastaro asko egin ditu Nazioarteko Antzerki Eskolan. 2014an kazetaritza alde batera utzi zuen, eta geroztik antzezpenean dihardu.[1]

Zineman, bere lehenbiziko rola Campeones (Javier Fesser, 2018) filmean izan zen; Marin antzezten du, eta ezgaitasun intelektualen bat duten pertsonek osatutako saskibaloiko talde batean parte hartzen du. Film horrek bildu zuen diru gehien 2018an Espainiako zinemetan, eta Vidalek Goya saria jaso zuen.[1]

FilmografiaAldatu

Urtea Filma Zuzendaria
2018 Ni distintos ni diferentes: Campeones (dokumentala) Álvaro Longoria
2018 Campeones Javier Fesser

Sariak eta izendapenakAldatu

Goya Sariak

Urtea Maila Filma Emaitza
2019 Errebelazio aktorea Campeones Irabazlea


Zinematografia Idazleen Zirkuluaren dominak[4]

Urtea Maila Filma Emaitza
2018 Aktore Errebelazioa Campeones Irabazlea


ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Jesús Vidal: «Siempre había llevado la vocación de actor en la sangre»». ABC. 2019-02-03. Kontsultatua: 2019-02-04.
  2. (Gaztelaniaz) «Campeones de verdad». El Mundo. 2019-02-03. Kontsultatua: 2019-02-04.
  3. (Gaztelaniaz) García, Julián (2019-02-03). «Jesús Vidal, el campeón de 'Campeones' que emocionó en los Goya». El Periódico. Kontsultatua: 2019-02-04.
  4. (Gaztelaniaz) «74 Medallas CEC: El reino arrasa». CEC. Kontsultatua: 2019-02-10.