Ireki menu nagusia

Jazinta Arruti (Asteasu, 1827ko abenduaren 27a - 1899ko martxoaren 11) bertsolari gipuzkoarra izan zen.[1]

Jazinta Arruti
Bizitza
Jaiotza Asteasu1827ko abenduaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1899ko martxoaren 11 (71 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

BizitzaAldatu

Bertso kantuan aritzen zen Jose Inazio Etxaburua Garaiarrekin (Asteasu, 1840-1900). Jose Inaziori Asteasuko itsua[2] esaten zioten bere lehengusu Pedro Mariri bezala. Asteasuko etxaburuatarrei Itsutarrak esaten zieten, familiko kide ia guztiak itsuak zirelako.[3]

Jazinta Arruti bi aldiz ezkondu zen. Jose Inaziorekin 1864ko abenduaren 12an ezkondu zen, bigarren ezkontzan. Bi ume izan zituzten, bikiak, eta bat jaio-berritan hil zen.

71 urterekin hil zen, 1899ko martxoaren 11n. Bere ibileren berririk ez genuen izango, bertso-paperetan haren izenik azaldu izan ez balitz. Hark kantatzen zuen sail bat iritsi da gugana. Ezinbestean erreparatu diegu Jose Inazioren bi puntu hauei: «Nire andre Jazintak artu didan gala, bertso berriak para bear dizkidala».[3]

ObraAldatu

Plazan, jendaurrean, sekulakoak eta bi esaten zizkioten elkarri senar-emazteok, bertsotan. Eta ondoren, bertso horiek inprimatutako paperak saltzen zituzten. Bertso-paper horiek Antonio Zavalak bildu zituen Auspoa liburutegiko 68-70 zenbakietan. Altzoko Imaz bertsolariari eskaintzen dion liburuan, bukaeran, Asteasuko itxuen bertsoak atalean. [3]

Guztira hogeita lau bertso dira. Bertso batean, horrela esaten dio Jazintak Jose Inaziori.


Makillarekin baldin

ni jotzen banazu,

egun asko baño len

damutuko zazu;

itxu-aurreko beti

erabiltzen nazu,

zuloren batean or

gelditu beazu.

ErreferentziakAldatu

  1. Agirre-Goia, Eñaut, «Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.» (PDF), Ikergazte 2019, Giza zientziak eta artea, 148-152, . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Jose Inazio Etxeburua "Asteasuko Itsua" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-29.
  3. a b c Zavala, Antonio (PDF), Alzoko Imaz, . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.