Jatorri deitura

Jatorrizko deitura» orritik birbideratua)

Jatorri deitura edo jatorri deitura babestua (gaztelaniaz Denominación de origen eta Denominación de Origen protegida hurrenez hurren Espainiako legediko sor-marka bat da, nekazal produktuak eta elikagaien kalitatea nabarmendu eta bermatzeko adierazgarria, bai eta eremu geografiko zehatz batean bakarrik ekoiztu eta lantzen delakoa ere. Hegoaldean aplikatzen den legedia izaki, bertako produktuak honela izendatu ahal dira.

Nafarroako ardoaren JDB etiketa.

Ez da nahastu behar Europar Batasunaren legediko Jatorri deitura babestua sor-markarekin, ezaugarri desberdinak baititu, nahiz eta harmonizazio tendentzia egon.

Terminoa

aldatu

Termino ugari erabiltzen dira euskaraz kontzeptu hau izendatzeko: jatorri-deitura, jatorrizko deitura, jatorrizko izendapena, sor-marka bera. Baina hedatuena jatorri deitura da. Horrela agertzen da Euskalterm[1] eta Nola erran hiztegietan, jatorri deitura duten produktu batzuen webguneetan[2][3], Euskolabel webgunean (azken gehigarrietan)[4], Eusko Jaurlaritzaren Euskadi webgunean[5] eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko adierazpen batean[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm hiztegia
  2. Euskal Sagardoa jatorri deitura
  3. Idiazabal gazta jatorri deitura
  4. Euskolabel webguneko Euskal Sagardoaren atala
  5. Euskadi.eus sor-markei buruzko atala. Bertan termino ugari eta era nahastuan agertzen dira, baina erabiltzen den akronimo bakarra JD da, hots, deitura.
  6. EHAO, AGINDUA, 2017ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sail- buruarena, zeinaren bidez onartzen baita «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestua, eta babes nazional iragankorra ematen. (2017ko abuztuaren 4a, 148-149 or)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu