Jariatze ehuna landare ehun mota da, beste ehunen barruan sakabanatuta dauden zelula multzoak. Beste ehun horiek landarearentzat alferrekoak edo kaltegarriak diren substantziak sortzen dituzte eta iraizte produktutzat hartzen dira. Substantzia horiek kanporatu egin daitezke, guruin ehunak, edo bakuloetan pilatu, ehun jariatzaileka eta iraitz ehunak. Jariatze jarduera zelula bakarrarena ere izan daiteke.

Garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Latex hodiak: hodietan biltzen diren zelula multzoak dira. Presioan dagoen eta ur, goma, erretxina (kautxua) eta alkaloidez eraturiko latez zurixka beteriko bakuola ugari dituzte.
  • Erretxina hodiak: landare osoa zeharkatzen dituzten eta guruin zelulen jariakina jasotzen duten hodiak dira. Ohizkoak dira konifera askotan eta guztiz ugariak erretxina pinuan
  • Lisina poltsa: olio lurrunkorrez beteriko zelula arteko espazioak dira. Jariatze produktu zamaturik dauden eta mintzak deseginda diuzten ehunen hutsune (poltsa) eraturik, zelula multzoetatik datoz. Ugariak fruitu garratzen azaletan (limoia, laranja...)
  • Guruin zelulak: edo halako zelula multzoek, kanpora jariatzen dituzte egiten dituzten substantziak. Talde honetako nektarioak eta jariatze biloak, txegostekoak eta erresumingarriak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu