Japoniako Alpeak

Japoniako Alpeak[1] (japonieraz: 日本アルプス Nihon Arupusu?) Japoniako mendikate nagusiak dira, Honshu uhartea zeharkatzen dutenak. Izena William Gowland arkitektoak jarri zien XIX. mendeko bigarren erdialdean, eta Walter Weston misiolariak zabaldu zuen.

Japoniako Alpeak
Hakubarenpou.JPG
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKita-dake
Garaiera3.193 m
EponimoaAlpeak
Geografia
Location of Japanese Alps.png
Koordenatuak36°N 137°E / 36°N 137°E / 36; 13736°N 137°E / 36°N 137°E / 36; 137
KokapenaChūbu
Leku geografikoaHonshu

Japoniako Alpeen 3 mendikateak honako hauek dira: Hida mendiak (飛騨山脈) iparraldean, Kiso mendiak (木曽山脈) erdialdean eta Akaishi mendiak (赤石山脈) hegoaldean.

Badituzte 3.000 m baino altuagoak diren gainak, herrialdeko altuenak Fuji mendiaren ondoren. Altuenak Akaishi mendietako Kita-dake (3.193 m) eta Hida mendietako Hotaka-dake (3.190 m) dira. Naganoko prefekturan dagoen Ontake sumendia (3.067 m) erromesaldizko lekua da eta bitan izan ditu erupzioak berrikitan: 1979an eta 1980an.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu