Jakue II.a Ziprekoa
Zipreko, Jerusalemgo eta Armeniako erregea
Jakue II.a (Nikosia, 1438 edo 1439 – Famagusta, 1473ko uztailaren 10a) Zipreko erregea izan zen 1460tik hil zen arte.
Jakue II.a Ziprekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1460 - 1473ko uztailaren 10a ← Karlota Ziprekoa - Jakue III.a Ziprekoa →
1456 - 1460 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nikosia, 1438 (egutegi gregorianoa) | ||||
Heriotza | Famagusta, 1473ko uztailaren 10a (34/35 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Lala Mustafa Pasha meskita | ||||
Familia | |||||
Aita | Joan II.a Ziprekoa | ||||
Ama | Marietta de Patras | ||||
Ezkontidea(k) | Katalina Cornaro | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Ramnulfids (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Joan II.a Ziprekoa eta Marietta Patraskoaren seme sasikoa izan zen. Joanek Nikosiako artzapezpiku izendatu zuen 1456ean. Hurrengo urtean errege txanbelana hil zuen eta Rodas uhartera ihes egin zuen. 1458an aita hil ondoren, arreba Karlotari Zipreko koroa eztabaidatu zion. 1560an egiptoarren laguntza jaso zuen eta Karlota eta Luis setiatu zituen hiru urtez Kireniako gazteluan. 1464an Zipreko errege koroatu zuten.
1472an Katalina Cornaro veneziarrarekin ezkondu zen. Jakue hilabete batzuk geroago hil zen pozoitze-susmoen artean. Katalina haurdun zegoen eta hilabete batzuk geroago Jakue III.a jaio zen.