Jakue Foixkoa
Jakue Nafarroakoa edo Jakue Foixkoa (?, 1469 – Frantzia, 1500) Nafarroako infante eta Montforteko kondea izan zen.
Jakue Foixkoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1470 |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Heriotza | Frantzia, 1500 (29/30 urte) |
Familia | |
Aita | Gaston IV.a Foixkoa |
Ama | Leonor I.a Nafarroakoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
aldatuGaston IV.a Foixkoa eta bere emaztea zen Leonor I.a Nafarroakoa erreginaren semea izan zen.
1485eko martxoaren 28an Tafallan Piarres Peraltakoaren alaba Ana ezkondu zuen. Batzuk 1494an banatu zirela esan arren, José Yanguasen arabera Ana emaztegaia besterik ez zen eta ezkontza baino lehen hil zen[1]. Edonola ere, ez zuten seme-alabarik izan.
1495ean Luis III.a Beaumondarra Nafarroako kondestablearen alaba Katalina ezkondu zuen. Seme bakarra izan zuten, Jakue izenekoa, Saint-Volusien-de-Foixko abade bilakatu zena.
Bi maitale ezezagunekin seme bi ere izan zituen:
- Federiko (?-1537), Almenèchesko jauna
- Jakue (?- 1535eko apirilaren 7a), Oloroe eta Leskarreko apezpikua izan zena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Yanguas Miranda, José. (1843). Crónica de los reyes de Navarra. Iruñea.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |