Jakoben borroka aingeruarekin (Baudry)

Jakoben borroka aingeruarekin» orritik birbideratua)

Jakoben borroka aingeruarekin (frantsesez: La Lutte de Jacob avec l'ange), Paul Baudry artista frantsesaren margolan bat da. Mihise gaineko olio-pintura bat da, 260 × 165 zm.-koa. 1853an egin zuen artistak Villa Medicin Erroman egin zuen egonaldian. Gaur egun, donazio bati esker, La Roche-sur-Yon herriaren udal-museoan ikus daiteke.[1][2]

Jakoben borroka aingeruarekin (Baudry)
Jatorria
Sortzailea(k)Paul Baudry
Sorrera-urtea1853
MugimenduaAkademizismoa
Ekoizpen lekuaVilla Medici
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Genero artistikoaarte sakroa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaJacob wrestling with the angel (en) Itzuli
Iconclass71C3222
Kokapena
LekuaMusée municipal de La Roche-sur-Yon (en) Itzuli
BildumaMusée municipal de La Roche-sur-Yon (en) Itzuli
Inbentarioa856 1 1
Argumentu nagusiaJacob wrestling with the angel (en) Itzuli

Interpretazioa aldatu

Akademizismoaren ohiko lekuetan ez erortzeko eta beste artzain lotan edo soldadu zauritu bat ez sortzeko, Baudryk Bibliako gai bat aukeratu zuen, Jakob aingeru batekin borrokatzen duen gertaera, alegia.[3] Hala ere, "Genesi"aren pasartearen interpretazio oso pertsonala egin zuen, hau da, ez du zerikusirik gaiaren aurreko irudikapenekin. Bere irudiei izaera alegoriko bat ematea hautatzen zuen artistak: "Jakob gizakiaren gaztetasuna da, Aingerua, ideala"; haien borroka gizakiaren ilusioen erorketa irudikatzen du, heldutasunera igarotzearen prozesua erakusten digu.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu