Paul Baudry

margolari frantziarra

Paul Jacques Aimé Baudry (La Roche-sur-Yon, 1828ko azaroaren 7a-Paris, 1886ko urtarrilaren 17a), frantziar margolaria, akademizismoaren ordezkari ospetsuenetako bat izan zen Frantziako Bigarren Inperioan. Ambroise Baudry (1838-1871) arkitektoaren anaia nagusia da.

Paul Baudry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaule Saint Mordé Baudry
JaiotzaLa Roche-sur-Yon1828ko azaroaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1886ko urtarrilaren 17a (57 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Paul Baudry's tomb (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1844 - 1850)
French Academy in Rome (en) Itzuli
(1851 - 1855)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Antoine Sartoris (en) Itzuli
Michel Martin Drolling (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris eta Erroma
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaAkademizismoa
Genero artistikoaerretratua

Find a Grave: 19240787 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Familia apaleko semea, Paul Baudry La Roche-sur-Yonen jaio zen. Hamasei urterekin, udal ikasketetarako beka bati esker, Parisera joan zen ikastera, eta han Arte Ederren Eskolan sartu ahal izan zen, 1845ean.

1850ean Erromako Sari Nagusia jaso zuen Zenobia artzainek Araxes ibaiaren ertzean aurkituta margolanagatik. Sari honek Italian urte batzuetako egonaldia egitera eraman zuen, non, batez ere Il Correggio eta Tizianoren manierismoan, bere inspirazio iturri nagusietako bat aurkitu zuen. Eragin horrek markatu zituen bere lanak Frantzian egin zuen ibilbide artistiko osoan zehar. Napoleon III.ak Garnier Operaren etxeko dekorazioa enkargatu zion.

1886an, Ekialdean zehar bidaia bat egin ondoren, Baudry Parisen hil zen, Joana Arc-ekoari buruzko Parisko Panteoia apaintzeko proiektua gauzatu ahal izan baino lehen. Bere lankideetako bi, Paul Dubois eta Antonin Mercié, bere anaia Ambroise Baudryrekin lankidetzan aritu ziren, hilobi-monumentu bat eraikiz Parisko Père Lachaise hilerrian, non margolaria ehortzi zuten.

Estiloa aldatu

Hasieratik, Baudryren talentua erabat akademikoa agertzen da, aldi berean dotoretasunez eta fineziaz betea, baina, nolabait, originaltasunik gabeko zerbait. Erretratu eta konposizio mitologikoak ere margotu zituen arren, Baudry, funtsean, muralista izan zen, eta arlo horretan lortu zuen ospe handiena, kolorearen maneiuan maisutasun handia erakutsiz, Parisko Kasazio Gortean, Chantillyko gazteluan edo Garnier Operako foyer-ean ikus daitekeen bezala. Fould, Galliera edo Paivabut hotelak ere apaindu zituen.

Ikasleak aldatu

Lan ezagunenak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu