Jaimini
Jaimini (Devanagari kaligrafiaz: जैमिनि) antzinako rishi edo jakintsu bat izan zen. Hinduismo barruan dagoen Mimamsa eskola sortu zuen. Vyasa mitikoaren jarraitzailea izan zen.[1] Parashara rishiren semea zen.[2] Jaimini ospetsua da Mimansa-sutra trataduaren eta Jaimini Sutras lanaren egile gisa.
Jaimini | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Biografia
aldatuHaren biografiaz ez dago informazio handirik. K.a. IV. eta II. mendeen artean bizi izan zela uste da. Zenbait adituk K.a. 250. eta 50.aren artean kokatzen dute. Bere eskola ez da teistatzat jotzen, baina Vedaken erritu-zatiak nabarmentzen ditu, dharmarentzat funtsezkoak diren aldetik. Jaimini ezaguna da erritual vediko zaharrenen ikasketengatik.
Obra
aldatu- Mimamsa sutra
- Jaimini-bharata
- Jaimini-sutra
Jaminiren heriotza
aldatuElezaharrak dioenez, elefanteek Jaimini jakintsua zapaldu zuten. Indiako literaturan ohikoa da jakintsuek heriotza bortitzak izatea: adibidez, Gotama jakintsua kanibalek jan zuten (raksasak), Parashara jakintsua otsoek jan zuten baso batean, eta Vyasa jakintsua jauregi batean hil zuten Krishna errege-jainkoaren semeek.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Louis Frederic, Dictionnaire de la civilisation indienne, Paris, Robert Laffont, « Bouquins » bilduma, 1987, 1278 or., 541.or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20081202140957/http://www.experiencefestival.com/a/Jaimini/id/108126
- ↑ Munshi, K. M.: The book of VedaVyasa: the master.