Jacqueline Cooper
Jacqueline Cooper (Alexandria, Egipto, ? -) egiptoar idazle eta artista da.
Jacqueline Cooper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, ? (84/94 urte) |
Herrialdea | Egipto Suitza (1990 - |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ilustratzailea |
Kidetza | Society of Women Writers and Journalists (en) |
Biografia
aldatuEgipton jaio zen, baina familia Libanokoa zen jatorriz. Sorterriari buruzko bi liburu umorezko idatzi zituen: Cocktailak eta gameluak (1960) eta Alexandriako ipuinak (1994). Bi eleberri horietan, egilearen haurtzaroko gertaera autobiografikoak ageri dira.
Haurrentzako bi marrazki-liburu ere osatu ditu, Cat Day eta Toby eta Eskalada, ingelesez eta frantsesez biak. Bereziki azpimarratzekoak dira bi lan horietan Cooperrek berak egindako ilustrazio bikainak.
1990ean, Genevara aldatu zen, han bizi baitzen bere familia, baina hogeita hamar urtez bizi izan zen aurretik Washingtonen. Washingtonen hasi zen, hain zuzen ere, trebetasun artistikoak lantzen berriz ere: zenbait erakusketa egin zituen inguru hartan, eta Los Angelesko Arte Garaikideko Museoaren eta UNICEFen egutegietan agertu izan dira bere akuarelak.
Bestalde, zenbait erakundetako kidea da, adibidez, Emakume Idazle eta Kazetarien Elkartekoa (Erresuma Batua), zeinaren bidez eman baititu argitara ilustrazio-liburuak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez): Egilearen biografia.