JClic multimedia hezkuntza-jarduerak sortu, egin eta ebaluatzeko ingurunea da, Java programazio-hizkuntzan garatua.

 JClic
Jatorria
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaJava
Irakur dezakeMicrosoft Windows, macOS eta UNIX-moduko
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2
Ekoizpena
GaratzaileaFrancesc Busquets i Burguera (en) Itzuli
clic.xtec.cat

Linux, Mac OS X, Windows eta Solaris sistema eragileetan dabilen eta estandar irekietan oinarritutako software libreko aplikazioa da. Ondorengo estekan lor daiteke: http://clic.xtec.es/es/jclic/download.htm .

JClic-en ezaugarriak aldatu

JClic proiektua Clic 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea. Tarte horretan hezitzaile askok erabili dute haur-hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko curriculumetako prozedurazko hainbat alderditarako jarduerak sortzeko.

Honako hauek ziren proiektua hasi zeneko helburuak:

  • Hezkuntza aplikazio multimediak “on-line” erabili ahal izatea, zuzenean Interneten.
  • Aurreko Clic 3.0 aplikazioekiko bateragarritasuna mantentzea.
  • Windows, Linux, Solaris edo Mac OS X bezalako plataforma eta sistema operatiboekin erabili ahal izatea.
  • Datuak gordetzeko formatu estandar eta irekia erabiltzea, beste aplikazioekiko gardentasuna bermatzeko eta baliabideen datu-baseetan sartzea errazteko.
  • Hainbat herrialde eta kultura arteko lankidetza eta material trukaketa handitzea, bai programa bai sortutako jardueren itzulpena eta egokitzapena erraztuz.
  • Erabiltzaileek egindako hobetzeko eta zabaltzeko iradokizunak jasotzea.
  • Programazio-taldeek lankidetzan oinarrituta programa zabaltzea ahalbidetzea.
  • Jarduerak sortzeko inguru indartsuagoa, errazagoa eta intuitiboagoa sortzea, erabiltzaileentzako inguru grafikoen ezaugarrietara egokituta.

Programazio-baliabide Java aukeratu da eta jardueren datuak gordetzeko formatua XML.

Osagaiak aldatu

JClic lau aplikaziok osatzen dute:

  • JClic applet
Jclic jarduerak webgune batean txertatzea ahalbidetzen duen "applet”-a.
  • JClic player
Behin instalatuta jarduerak ordenagailuaren disko gogorretik (edo saretik) egitea ahalbidetzen duen programa independientea Internetera konektatuta egon behar gabe.
  • JClic author
Jarduerak era erraz, ikusgarri eta intuitiboan sortu, editatu eta argitaratzeko aukera ematen duen egile-tresna.
  • JClic reports
Ikasleek egindako jardueren emaitzen txostenak sortzeko eta datuak jasotzeko modulua.

Lehen modulua (applet) automatikoki deskargatzen da Jclic proiekturen bat txertatuta duen orriren bat lehen aldiz bisitatzen denean. Beste hirurak Java WebStart-en bidez instala daitezke ordenagailuan.

Bateragarritasunak eta aukera berriak

Clic 3.0rekiko bateragarritasuna ahalik eta gehien mantenduz garatu da JClic eta, horrela, aldez aurretiko jarduera-paketeak automatikoki onartuko ditu plataforma berriak.

Hauek dira Clic 3.0-ren aldez JClic-ek dituen berrikuntzak:

  • Pertsonalizatzeko moduko erabiltzailearen inguru grafikoen ("skins") erabilera, jarduerak osatzen dituzten botoi eta gainontzeko elementu grafikoak dituztenak.
  • BMP, GIF, JPG eta PNG grafikoen erabilera.
  • Multimedia baliabideak erabiltzea besteak beste WAV, MP3, AVI, MPEG, QuickTime eta Flash 2.0 formatuan, eta baita GIF animatuak eta transparentziadunak.
  • Jarduera edo proiektu bakoitzerako ezartzeko moduko ekintza-soinuak (sakatu, lotu, osatu, asmatu, kale egin...).
  • Itxura-sortzaileak ("shapers") jardueren laukitxoen itxura kontrolatzeko: Jclic-en ez da derrigorrezkoa beti laukizuzenak izatea.
  • Ikusteko hobekuntzak: laukitxoetan HTML kodea idazteko aukera, "TrueType" iturriak txertatu, testu estiloduna, gradienteak eta kolore erdigardenak erabiltzeko aukera...
  • Jardueren ezaugarri berriak: gehienezko denbora, gehienezko saikera-kopurua, asmatzeko ordena, memoria-jarduerak bi eduki-blokerekin, e.a.

Ezaugarri hauek abian ikus ditzakezue JClic-en demostrazio-jardueren paketeari begiratuta.

Arkitektura irekia aldatu

JClic-ek arkitektura irekia du eta horregatik hainbat alderditan zabal edo egokitu daitezke bere funtzionalitateak. Java modulu berriak sor daitezke programaren funtzinamendua ondorengoetan zabaltzeko:

  • Jarduera-mota berriak, "Activity" mota abstraktua zabalduz
  • Edukiak automatikoki sortzeko sistemak, "AutoContentProvider" (une honetan mota honen inplementazio bakarrak "Arith" modulua da) mota abstraktuan oinarrituta
  • Erabiltzailearen inguru grafikoak, "Skin" mota zabalduz edo “BasicSkin"-i XML eskema berriak eskainiz.
  • Jarduerak exekutatzeko lehen mailako motorrak, "ActivityContainer" zabalduz
  • Mozketa eta forma sortzaileak, "Shaper" mota abstraktua zabalduz
  • Txosten-sistemak, "Reporter" mota zabalduz

JClic Kataluniako Generalitatearen Hezkuntza Sailak komunitatearen esku uzten duen software libre proiektua da eta GNU (GLP) Lizentzia Publiko Orokorrak ezarritakoaren menpe banatzen da. Erabili, banatu eta aldatu egin daiteke baina beti ere hainbat baldintzapean, horien artean aipatu behar da egilearen aitortza eta ondorengo edozein lana ere GPL lizentziapekoa izatea. JClic-en iturburua garapen-plataforman eskura daiteke.

Datuen formatua aldatu

JClic-en datuak XML formatuan gordetzen dira. Egitura konplexuko bankuetan txerta daitezke horrela eta JClic proiektuak beste aplikazioetan ere berrerabil daitezke.

Bi fitxategi motarekin aritzen da JClic:

  • .jclic luzapena duten fitxategiak
JClic proiektu baten deskribapen osoa duten XML dokumentuak dira. Dokumentu hauen egitura jclic.xsd XML eskeman deskribatzen da.
.jclic dokumentuen jatorri-elementua <JClicProject> izena du eta lau osagai nagusi ditu:
<Settings>
Proiektuaren egileei buruzko informazioa, gaikako deskribatzaileak, berrikusketak, e.a.
<Activities>
<activity> motako elementuak ditu eta jarduera bakoitzaren funtzionamendua eta ezaugarriak definitzen dituzte.
<Sequence>
Jarduerak zein ordenatan eta aurrerako eta atzerako botoiak nola funtzionatuko duten adierazten du.
<MediaBag>
Jarduerak exekutatzeko behar diren eduki guztien (irudi, soinu, bideo, MIDI, TTF iturriak...) kokapena eta izenaren zehaztapena.
  • .jclic.zip luzapena duten fitxategiak
ZIP fitxategi estandarrak dira. .jclic dokumentu bakarra dute eta baita jarduerak burutzeko eduki guztiak (irudiak, multimedia fitxategiak...). Formatu hau erabilita proiektua fitxategi bakarrean bil daiteke.

Bi formatu hauetaz gain, JClic-ek PAC eta PCC fitxategiak ere inporta ditzake Clic 3.0-tik.

Internalizazioa aldatu

JClic-eko testu eta mezu guztiak kanpoko fitxategietan daude, beste hizkuntza baterako itzulpena errazteko.

Programaren eta jardueren testu guztiak Unicode formatuan daude. Horrela, mendebaldekoak ez diren alfabeto eta idazketa-sistematan erabil daiteke. Programak bi norabideetako irudikapena eta idazketa ere onartzen ditu (eskubitik ezkerretara edo ezkerretik eskubietara) erabilitako hizkuntzak hala eskatzen duenean. Garapen proiektua programa beste hizkuntza batera itzuli nahi duten guztien parte hartzera irekita dago.

Duela gutxi gaineratu da programa software librea itzultzeko Launchpad plataformara eta ondorengo estekatik jo daiteke bertara itzulpenean laguntzeko: https://launchpad.net/jclic

Kanpo estekak aldatu