Izu uharteak
Izu uharteak[1] (japonieraz: 伊豆諸島 Izu-shotō )
ekialdeko Ozeano Barean dagoen uhartedi da, Tokioko prefeturan dagoena. Uharte guztiak batera 301'56 km²-ko azalera hartzen dute eta populatuak dauden bederatziek 24.645 biztanle dituzte.
Izu uharteak | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | 伊豆諸島 |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Azalera | 301'56 km² |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Prefetura | Tokio |
Gizartea | |
Biztanleria | 24.645 bizt. |
UharteakAldatu
Hona hemen uhartediko uharte nagusiak:
Izena | Azalera (km²) | Populazioa (2007) |
---|---|---|
Izu Ōshima (伊豆大島) | 91'06 | 8.472 |
Hachijō-jima (八丈島) | 69'54 | 8.363 |
Miyake-jima (三宅島) | 55'48 | 2.382 |
Nii-jima (新島) | 23'53 | 2.423 |
Mikura-jima (御蔵島) | 20'58 | 313 |
Kōzu-shima (神津島) | 18'87 | 1.914 |
Aogashima (青ヶ島) | 5'98 | 423 |
Tori-shima (鳥島) | 4'79 | 0* |
To-shima (利島) | 4'12 | 304 |
Shikine-jima (式根島) | 3'9 | 600 |
- Tori-shimak 1902an 150 biztanle zituen baina sumendiaren eztandak denak hil eta ez da berriz populatua izan.
AdministrazioaAldatu
Hiru suprefeturatan banatzen dira uharteak, Hachijō, Miyake, eta Ōshima, denak Tokioko prefeturaren menpe.
HistoriaAldatu
Edo Aroan hainbat uhartetan kriminalak deserriratu ziren. Meiji garaian bertakoen ekonomia garatu zen batez ere arrantzan, zeta ekoizpenean eta nekazaritzan oinarrituz. 2000 urtean Oyama sumendiaren eztandaren ondorioz Miyake-jimako populazioak alde egin behar izan zuen eta ez zen 2005 arte itzuli.
EkologiaAldatu
Izu uharteak Japoniako uharte handietatik nahiko gertu daude eta ondorioz hango espezieek kolonizatu izan dituzte.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-26).