Izar iheslaria (runaway star ingelesez) ezohiko abiadura bizian mugitzen den izarrari deritzo, betiere bere inguruko beste izarrekin alderatuz.

Lau izar iheslariren irudiak.

Bi arrazoiengatik sor daitezke izar iheslariak:

  • Bi sistema bitarren hurbilketak, bi sistemen suntsiketa eta izar batzuen kanporaketa eragin dezake.
  • Izar sistema bateko supernoba baten leherketak, gainerako osagaiak jaurtiarazi ditzake.

AE Aurigae, 53 Arietis eta μ Columbae izarrak dira honen adibide. Izar bakoitza besteekiko 100 km/s-ko abiadura baino gehiagora mugitzen da. Izar hauen jatorrizko puntuari dagokionean, Oriongo Nebulosatik hurbil dago, duela bi milioi urte gertatu omen zen leherketa batean. Sh 2-276 nebulosa, izar horiek jaurti zituen supernobaren hondarra dela uste da.

Kanpo estekak

aldatu