Izar Beltzaren enparantza

Ghanako enparantza

Izar Beltzaren enparantza edo Independentziaren enparantza (ingelesez: Black Star Square) Ghanako Akkra hiriburuan dagoen enparantza bat da. 1961ean eraiki zen Elizabeth II.a Erresuma Batukoak egin zuen estatu bisitarako[1].

Izar Beltzaren enparantza
Black Star Square
Kokapena
Estatu burujabe Ghana
Region of GhanaGreater Accra Region
District of GhanaKorle-Klottey Municipal District
Koordenatuak5°32′51″N 0°11′33″W / 5.5476°N 0.1926°W / 5.5476; -0.1926
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961
KomisarioaKwame Nkrumah

Historia

aldatu

1957an lortu zuen Ghanak Independentzia eta Kwame Nkrumah izan zen lehenengo presidentea. Herrialdearen independentzia urtero ospatzeko enparantza eraikitzeko agindua eman zuen berehala[1]. Ghanaren Independentziaren ikurra izar beltza izan zen, eta hura bihurtu zen enparantzako sinbolo nagusia[2]. Afrikako herrialdeen askatasun nahia sinbolizatzen du izan beltzak harrez geroztik.

Ezaugarriak

aldatu

30.000 ikusle hartzeko eserlekuak dauzka eta hiru eraikin ditu inguruan; Independentziaren arkua, Askatasunaren Egunaren monumentua eta izena ematen dion Izar Beltzaren Atea. Independentziaren arkuaren aurrean soldadu baten estatua dago, prozesuan hildako soldadu ghanatarren omenez[3].

Garrantzizko jarduerak

aldatu

Elizabeth II.a Erresuma Batukoak egin zuen estatu bisitan inauguratu zen 1961ean. 1998an Estatu Batuetako presidentea zen Bill Clinton eta Hillary Clinton emazteari ongi etorria egiteko 500.000 pertsona bildu ziren bertan[4].

Urtero, martxoaren 6an, Ghanaren Independentziaren Eguna ospatzen da. Bereziki ikusgarria izan zen Erresuma Batutik askatzea lortu zuteneko 50. urteurrena, 2007ko martxoaren 6an[5].

John Atta Mills eta Jerry Rawlings presidenteen hiletak bertan egin ziren, Aliu Mahama presidente-ordearena ere bai.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Black Star Square» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. (Ingelesez) «Visit Ghana - Independence Square» Visit Ghana (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. Unknown. (2013-10-15). «TOURING ACCRA: THE BLACK STAR SQUARE» TOURING ACCRA (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. (Ingelesez) «African roadshow rolls» www.africa-confidential.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  5. (Ingelesez) Lentz, Carola. (2013-09-16). «Ghana@50» Cahiers d’études africaines 53 (211): 519–546.  doi:10.4000/etudesafricaines.17405. ISSN 0008-0055. (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

aldatu