Iwaki (Fukushima)

Iwaki (japonieraz: 青森市 Iwaki-shi?) Japoniako Tōhoku eskualdean dagoen Fukushima prefeturako hiri handiena da baina ez da hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 326.303 biztanle ditu.

Iwaki
いわき市
core city of Japan (en) Itzuli
Taira Tanabata Festival 1.JPG
Flag of Iwaki, Fukushima.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tōhoku
Fukushima
Izen ofiziala いわき市
Jatorrizko izena 青森市 (Iwaki-shi)
Posta kodea 970-8686
Geografia
Koordenatuak 37° 02′ N, 140° 53′ E / 37.03°N,140.88°E / 37.03; 140.88Koordenatuak: 37° 02′ N, 140° 53′ E / 37.03°N,140.88°E / 37.03; 140.88
Iwaki in Fukushima Prefecture Ja.svg
Azalera 1,231,35 km²
Mugakideak Tamura (en) Itzuli, Ono (en) Itzuli, Hirono (en) Itzuli, Naraha (en) Itzuli, Kawauchi (en) Itzuli, Furudono (en) Itzuli, Hirata (en) Itzuli, Samegawa (en) Itzuli eta Kitaibaraki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 340.231 (2019ko urriaren 1a)
Red Arrow Down.svg-10.006 (2019ko urriaren 1a)/(2015)
Dentsitatea 270 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1966ko urriaren 1a
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Townsville (en) Itzuli, Yurihonjō (en) Itzuli eta Milwaukie (Oregon)
http://www.city.iwaki.fukushima.jp/ www.city.iwaki.fukushima.jp

HistoriaAldatu

708an asentamendu bat sortu zuten iparraldeko Emishi herrialdearen balizko inbasioari aurre egiteko. XI mendean Iwaki leinuak populatu zuen lurraldea.

1532an Kidogawako borroka izan zen bertan eta 1600an Sekigaharako Gudua galdu ondoren Tokugawa Ieyasuk Iwaki leinua kanporatu eta Torii Tadamasa ezarri zuen agintean. 1603n Iwakitaira gaztelua eraikitzen hasi zen. Hurrengo urteetan ordea hainbat domeinutan banatua izan zen, Kobuta (1622), Izumi (1634), Tanagura (1634) eta Yunagaya (1670).

1871ean han sistema deuseztu eta 1876an Fukushima prefeturaren barnean ezarri zuten Iwaki. 1897an Honshu uharteko ikatz meategi handiena eta Tokiotik gertuen zegoena ustiatzen hastearekin batera Iwaki hiri industriala bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren ordea ikatza agortu egin zen.

Gaur egungo udalerria 1966an eratu zen hamalau herrik bat egiterakoan eta Taira herrian ezarri zuten udaletxea.

GeografiaAldatu

Tōhoku eskualdearen hegoaldean kokaturik dago, Ibaraki prefeturarekin mugan. Prefeturako hiri handiena da azaleraz eta biztanleriaz, eta udalerriak 60 kilometrotako kosta lerroa dauka. Kuroshio eta Oyashio itsaslasterren arteko talkari esker arrantza oso aberatsa da. Ekialdean Ozeano Barea dauka eta mendebaldean mendi eta basoak.

EkonomiaAldatu

Tōhoku eskualde osoan dagoen hiri industrial garrantzitsuena da. Manufakturak, zurgintza eta industria kimikoak dira nagusi. Nekazaritza eta arrantzak ere pisu handia du hiriaren ekonomian.

Ondasun nabarmenakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu