Itziar Imaz Artazcoz

Langilea eta politikaria

Itziar Imaz Artazcoz (Gares, Nafarroa Garaia, 1980ko azaroaren 10a) langilea eta politikaria da.

Itziar Imaz Artazcoz

Alkate

Bizitza
JaiotzaGares1980ko azaroaren 10a (43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraklangilea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Twitter: Itziarimaz Edit the value on Wikidata

Garesko alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Biografia aldatu

Itziar Imaz Artazcoz material elektrikoko enpresa bateko langilea da, eta 8 urte daramatza enpresa-batzordeko ordezkari gisa.[2]2022ko maiatzetik 2023ko maiatzera Garesko udalean zinegotzi jardun zuen.[3]2023an Alkate izateko hautagai aurkezpenean honako adierazpenak egin zituen:

Azken zortzi urteotan, Oihan Mendo buru dela, herriari ahotsa eman zaion Gares berritu, parte-hartzaile, justu, euskaldun eta kolektiboa eraiki dugu. Horrela jarraituko dugu, herri gisa jasangarritasunean, bizigarritasunean, subiranotasunean eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko dugun potentziala zorroztuz.[4]

2023ko ekainaren 17an Itziar Imaz Artazcozek (EH Bildu) gehiengo absolutua ziurtatuta zuen Garesko alkate izateko, baina zazpi boto horiez gain, harrigarria bada ere, UPNko lau ordezkarietatik hiruk aldeko emanda hamaika lortu zituen. Yolanda Tejero UPNko zerrendaburuak boto bakarra lortu zuen.

Egoera horren aurrean, UPNk iragarri zuen kanporatze espedientea irekiko ziela EH Bilduri botoa eman zioten Garesko hiru zinegotziei.[5]

Yolanda Tejero eta Carmen Soto zinegotziek dimisioa eman zuten, eta alderdia utzi. Tejero UPNren zerrendaburua izan zen, eta Soto, zerrendan laugarrena. UPNk lau zinegotzi lortu zituen maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Alderdiak jakinarazi zuen Carmen Esain Moreno eta Francisco Martinez Nicolasek ordezkatuko dituztela Tejero eta Soto; zerrendako bosgarrenak eta seigarrenak, alegia.

EH Bilduren aldeko botoa eman zuen hirugarren zinegotzia Alberto Azeldegi Apestegia da. UPNk azaldu zuen mezu bat bidali ziola Azeldegiri, zinegotzi akta itzul zezan.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Muñoz, Sheyla. (2023-06-17). «UPN abre expediente de expulsión a tres concejales de Puente la Reina por votar a EH Bildu» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. Urieta, Virginia. (2023-02-04). «EH Bildu ratifica las candidaturas de otros dieciséis municipios en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. Actual, Pamplona. (2023-03-05). «Itziar Imaz Artazcoz, candidata de EH Bildu a la Alcaldía de Puente la Reina» Pamplona Actual (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. «EH Bildu: Imparable. Nafarroa» geldiezina.ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  5. Muñoz, Sheyla. (2023-06-17). «UPN abre expediente de expulsión a tres concejales de Puente la Reina por votar a EH Bildu» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  6. Urain, Jon O.. (2023-06-20). «Garesen EH Bildu babestu zuten bi zinegotziek UPN utzi dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).

Kanpo estekak aldatu