Ireki menu nagusia

Itsas energia itsasoko olatu eta itsasaldietatik lor daitekeen energia berriztagarria da. Kontuan hartu behar da urak Lurraren %70 inguru estaltzen duela. Uraren mugimendu konstantea, energia zinetikoa sortzen du uneoro eta metodo desberdinak erabiliz, energia zinetiko hori elektrizitate bihur daiteke. Ikerketa askok diote ozeano baten energia guztiak (Olatuena,mareena...) ondo aprobetxatuz gero, beste energia berriztagarri guztien arteko lortzen den adina energia aterako litzatekeela.

Energia iturriakAldatu

Itsasotik hiru energia mota lor daitezke:

Marea-energiaAldatu

Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia da. Uretan zentral bat eraikitzen da dike bat sortuz. Itsasgora dagoenean dikearen uhateak irekitzen dira, ura sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz. Marea-energia kostaldea oso laua duten lekuetan erabiltzen da.

Olatu-energiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Olatu-energia»

Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsasertzera bidaltzen da.

Olatu asko dituzten herrialdeetan (Frantzia, Hawaii, Kalifornia,Euskal Herria...) aukera asko daude energia hau aprobetxatzeko eta etekin on bat ateratzeko.

Energia maremotermikoaAldatu

Energia maremotermikoa ur-azalaren eta ur-sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da. Metodo hori makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko erabil liteke.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsas energia  


  Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.