Isilpeko elkarte edo elkarte sekretu haren partaideak eta aktibitateak ezkutuan gordetzen dituenak da. Ezkutatzeko behar horren zergatiak jatorri desberdinak izan ditzake; izan daiteke partaideak elkar ez ezagutzeko beharraren ondorioa, edota helburu ilegalak dituenaren ondorioa, edo tradizioz horrela izanaren ondorioa.

Eskuadra eta konpas ikur masoniko ezagunak.

Partaideek elkartean sartzen direnean barruan esaten eta egiten guztiaren sekretua gordetzeko iuramentua egin behar dute. Horrek ez du adierazten elkartearen helburuak ezkutatzeko moduan direnik. Esaterako unibertsitate munduan ezagunak dira anaitasun elkarteak non zeremonia eta ekintza asko ezin dira zabaldu nahiz eta horren atzean gauza handirik ez izan. Badira ere beste motatako erakundeak, benetan eraginkorrak, bai finantza munduetan zein politika mailan horrelako ezaugarri dituztenak. Bestetan ere sektetaz ari gara eta kasu horietan barruko informazioa zabaltzeko debekua taldearen defentsarako izan daiteke. Esan daiteke elkarte sekretuaren definizioa gaur egun oso zabala dela.

Isilpeko elkarte motak

aldatu

Pierre Riffard hiru elkarte mota bereizten ditu:[1]

Honen barruan bereizten ditu:

    • Klandestinoak: Helburu soziala dute baina funtzionamendu ezkutua. Hemen elkarte konspiratzaileak kokatzen dira.
    • Presio elkarte ezkutuak: elkarte hauek interes berezi bat dute, mafia bezalakoak.
    • Elkarte itxiak: nahiz eta funtzio publikoak izan barruko funtzionamendua ezkutua da, esaterako masoneria.
    • Iniziazio elkartak: nahiz eta eragin publikoa izan iniziazio prozesu ezkutua mantentzen dute.
  • Elkarte sekretu esoterikoak
  • Gizateri gaineko elkarte sekretuak: elkarte ikustezinak.

Bibliografia

aldatu
  • Pierre Riffard: Diccionario del esoterismo. Madril: Alianza, 1987, 365-366 or.

Ikus, baita ere

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Diccionario del esoterismo, 356-357 or.

Kanpo estekak

aldatu