Isabel Wilkerson

kazetari estatubatuarra

Isabel Wilkerson (Washingtonen 1961), estatubatuar kazetari eta idazlea da, saiakera hauen egilea, besteak beste: The Warmth of Other Suns: The Epic Story of America's Great Migration (2010) eta Caste: The Origins of Our Discontents. Kazetaritzako Pulitzer saria irabazi duen jatorri afroamerikarreko lehen emakumea da [1] [2].

Isabel Wilkerson

Bizitza
JaiotzaWashington, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaHoward Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Emory Unibertsitatea
The New York Times
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

isabelwilkerson.com
Facebook: IsabelWilkersonWriter Twitter: isabelwilkerson Instagram: isabelwilkerson TED: isabel_wilkerson Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Wilkerson Howard Unibertsitateko unibertsitateko egunkariko editore gisa aritu zen, eta gero lan egin zuen Los Angeles Times eta Washington Post egunkarietan. Ardura postuetan, New York Times -eko Chicagoko bulegoko buru izan zen. Emory, Princeton, Northwestern eta Bostongo unibertsitateetan irakasle izan da.

Wilkersonek mila pertsona baino gehiago elkarrizketatu zituen The Warmth of Other Suns idazteko, Afro-amerikar Migrazio Handia dokumentatzeko helburuz. 2020ko Caste liburuan, berriz Estatu Batuetako arraza hierarkia eta arrazismoa kasta sistema baten gisa deskribatzen du. Bi liburuak oso best-seller zerrendetan egonak dira, eta bigarrenaren gainean Origin filma egin zen 2023an, ez bakarrik liburuko tesiak eta pasarteak ilustratuz, baizik eta Wilkersonen beraren bizi-esperientzia eta idazketa prozesua ere gidoian sartuz.[3]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Isabel Wilkerson» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-29 data duen 214667584 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-04-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu