Isabel Bas

gidoilari espainiarra

Isabel Bas Amat, komikilari gisa I. Bas goitizenez ere ezaguna (Bartzelona, 1931 - 2023), marrazkilari, ilustratzaile eta gidoilari espainiarra izan zen, 1970eko hamarkadan TBO aldizkarian marraztu zuten emakumezkoen talde txikian parte hartu zuena.[1][2] Mahai-teniseko jokalari nabarmena ere izan zen.

Isabel Bas
Bizitza
JaiotzaBartzelona1931ko uztailaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCuenca2023ko abenduaren 2a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, gidoilaria eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k)Editorial Bruguera
Ediciones Toray
Buïgas, Estivill y Viña, S. L. (en) Itzuli

Ibilbide profesionala

aldatu

Ilustratzaile gisa 17 urterekin hasi zen lanean, Bruguera eta Toray bezalako argitaletxeentzat.

Basek neskei zuzendutako istorioak marrazten hasi zen, maitagarrien ipuin-bildumetan, eta bere tira sorta propioa sortu zuen Matildita pertsonaiarekin (Matildita, el terror del barrio) Espainiako komikigintzako neskati enfant-terribleen artean lehenengoetakoa. 1960ko hamarkadan, bineta solteetan, denbora-pasa sailetan eta Bruguera argitaletxeko aldizkarietan sinatu zituen lanak.

Umore grafikoko TBO aldizkarian egin zuen lan nagusiki ondoren, non (eta oro har Espainako komikigintzan) emakumezkoak gutxiengoa ziren. Hala ere, Bas ez zen bakarrik egin eta TBOn Rosa Segura, Teresa María Pons, María Urda eta María Ángeles Sabatés egileek ere argitaratu zuten.[3][4] Marrazkilariaren nortasuna argi eta garbi erakusten duen anekdota bat ezagutzen da: TBOko zuzendaritzak denbora-pasen sekziorako eskopeta bat marrazteko agindu zionean, Basek erabat ezetz esan zion, bakezale deklaratua baitzen.[3] TBOn Ana-Emilia y su familia sorta sortu zuen, besteak beste. Ana Emilia TBOko zuzendari, Albert Viñaren alabarengan inspiratutako pertsonaia zen, neska fisikoki aktiboa, eskalatzen, mahai-tenisean edo igerian agertu ohi zena, kirolari sutsua, Bas marrazkilaria bezala bide batez.

Bizita pertsonala

aldatu

Ezkondu egin zen eta bi alaba eta bi seme-alaba izan zituen.

Bas halaber eliteko kirolaria izan zen mahai-tenisean, eta Espainiako taldekako txapeldun eta banakako txapeldunorde izan zen. Cuencan bizi izan zen 1970eko hamarkadatik.

Nagusi zela arabiera, errumaniera eta txinera ikasteari ekin zion.[5]

Aintzatespenak

aldatu

Basek, 2015ean, Zaragozako Komikiaren Saloian Colectivo de Autoras delako emakumezko marrazkilarien Ohorezko Saria jaso zuen, TBO aldizkariaren ia 200 zenbakitan egindako ekarpenengatik.[6] Hurrengo urtean, 2016ko azaroan, Espainiako Errege Akademian, Erroman, Isabel Bas Amaten bizitza eta lana aztertu zuen erakusketa egin zen, Espainiako komikien munduan ahaztutako emakumeen ordezkaritzat hartuz Bas.[7]

Komiklari profesional onenaren 2023ko Ivà Sari ohorezkoa irabazi zuen Basek. Cornellàko hirian, bozketa bidez emandako merezimendua.[8][9]

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Isabel Bas» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-13 data duen 155993461 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

aldatu