Ireki menu nagusia

Irlandako normandiar inbasioa

Irlandako normandar inbasioa» orritik birbideratua)

Irlandako normandiar inbasioa, XII. mendearen amaieraldera burutu zen, Irlanda gaelikoa hainbat erresumetan banaturik zegoen garaian, eta denen jaun eta jabe Irlandako errege nagusia zen.

1169ko maiatzean, aurrez Diarmait Mac Murchada Leinsterko errege kargugabetuak deituta, Kanbriar-normandiar mertzenarioak lehorreratu ziren, Diarmaitek bere erresuma eskuratzen lagunduko zutela uste baitzuen. Diarmait eta normandiarrek Leinster aste gutxi batzuen buruan bereganatu zuten, orduan inguruko erresumak erasotzeari ekin zioten. Esku hartze militar honek Henrike II.a Ingalaterrakoaren babesa izateaz gain Adrian IV.a Aita Santuaren baimena ere izan zuen.