Irlandako Herriaren Askapenerako Erakundea
Irlandako Herriaren Askapenerako Erakundea, IPLO (jatorrizko izena, ingelesez: Irish People's Liberation Organisation) Ipar Irlandako talde armatu txiki bat izan zen, INLAtik bereizitakoa.
Irlandako Herriaren Askapenerako Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | IPLO |
Mota | Paramilitarra |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Ideologia | Irlandar nazionalismoa, Sozialismo iraultzailea eta antiinperialismoa |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
Desagerpena | 1992ko urria |
Historia
aldatu1986an sortu zuten INLA utzitako edo talde horretatik botatako hainbat kidek. IPLO eta INLAren artean, horrela, enfrentamenduak ugariak izan ziren, IPLOren lehen ekintza armatuak INLAren aurka zuzendu baitziren. IPLOk INLAko bost kide hil zituen. Zentzu horretan, IPLO errepublikarren aurka ekiten zuen talde "sektariotzat" ikusi izan zen askotan, eta erakunde honen eta kriminalitatearen arteko harremanak ere salatu ziren.
1980ko hamarkadaren bukaeran, zatiketa eman zen IPLOn, Army Council eta Belfasteko Brigadaren artean. 1992an Belfasteko adarrak erakundeko buru izandako eta momentu horietan Army Council adarreko buru Jimmy Brown hil zuen.
1992ko urriaren 12an Behin-behineko IRAk, errepublikarren arteko talde armatu handienak, IPLOren aurka ekin eta taldea desegin zuen. IPLOko Belfasteko Brigadako buru Sammy Ward hil eta taldearen bi adarretako hainbat kide bahitu eta zauritu zituzten. Beren biziak errespetatzeko, IPLO desegitera behartu zituen Behin-behineko IRAk.
Ulsterko Unibertsitateko kontaketa baten arabera, IPLOk 22 lagun hil zituen Ipar Irlandako gatazkaren barnean: hamabi zibil, INLAko sei kide, bi paramilitar loialista eta britainiar indar armatuetako bi kide.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) IPLOko hildako kideen aldeko webgunea
- (Ingelesez) IPLO eta INLAren harremanak ukatzen dituen mugimendu errepublikar-sozialistaren agiria