Irakurketa erraza taldea
Irakurketa erraza taldeak edo irakurketa errazeko klubak[1] irakurle talde bat da, non partaideek irakurketa errazeko teknikekin egokitutako testuei buruz solas egiteko elkartzen diren.
Irakurketa erraza etiketa erabiltzen da testu egokituak izendatzeko. Hizkuntzaren arabera, euskara erraza, simple english eta antzekoak ere erabiltzen dira. Irakurketa erraza izendapenak hizkuntzari baino, testuetan egiten diren egokitzapenei egiten dio erreferentzia. Baina ez bakarrik testuetan, irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat egokitutako testuez gain, ikus-entzunezko materialak edo multimedia materialak sailkatzen dira irakurketa erraza etiketapean, betiere irisgarritasuna helburu.
Irakurketa erraza helburu duten testuetan hainbat egokitzapen egiten dira: letra-tipoa, maketazioa, irudi edo grafikoak... Dena zaintzen da irakurlearen lana errazteko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Clubs Lectura Fácil» Lectura Fácil Euskadi (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).