Ipar Sentinel uhartea
Ipar Sentinel uhartea (ingelesez North Sentinel Island) Indiako ozeanoan Andaman artxipelagoan dagoen uharte txiki bat da: 60 km² ditu eta 8 km-ko zabalera. Administratiboki Indiako gobernu agindupean dago baina praktikan hango sentineldar biztanleek ez dute inongo loturarik estatu horrekin; berez, uhartea oso ospetsua egin da bertako biztanleek kanpotik etorritako inor onartzen ez dutelako eta, ondorioz, arazo ugari sortu direlako.[1] Hego Sentinek uhartea 60 kilometrotara dago eta ez ditu ezaugarri hauek.
Ipar Sentinel Uhartea North Sentinel Island | |||
---|---|---|---|
India | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | India | ||
Batasuneko Lurraldeak | Andaman eta Nicobar uharteak | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 11°33′N 92°15′E / 11.55°N 92.25°E | ||
Azalera | 59,67 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 42 (2011) | ||
Dentsitatea | 5 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | Indian Standard Time (en) | ||
http://www.and.nic.in/ |
Ezaugarriak
aldatuBengalako golkoaren ekialdean kokatuta, Ipar Andaman uhartetik gertu dago. Uhartearen esplorazioa ezinezkoa izan da orain arte behintzat zeren eta bertakoek joaten diren guztiei eraso egiten dietelako. Ingurua ikertzeko modu bakarra zerutik izan da. Uharteak, bestetik, oihan trinkoa du eta Koralezko uharriz inguratuta dago. Uharri horiek, 2004ko lurrikararen ondorioz, aldatu ziren: uhartea altxatu zen eta uharriak lehorrean gelditu ziren, horrela irlaren tamaina handituz. Ez dauka porturik.
Demografía
aldatuIpar Sentinel uhartean sentineldarrak bizi dira, tribu bertatiarra. Diruedienez larru beltza dute eta ez dira oso handiak. Estimazioen arabera 50 eta 400 arteko populazioa izan daiteke, Talde hau erabat isolaturik bizi da eta ez ditu harremanak ezta inguruko uhartetako jendearekin. Esan daiteke egungo zibilizaziotik kanpo bizi den azkenetariko giza-taldea dela.[2] Isolamendu horrek bertakoentzat arriskutsua izan daiteke zeren eta mundu osoan zabalduta dauden gaixotasun askorekin ez dute kontakturik izan eta izatea larria izan zitekeela. Horregatik Indiako gobernuak seguritate gerriko bat ezarri dio uharteari.
Galeria
aldatu-
Andaman uhartetan Ipar Sentinel uhartearen kokapena (gorriz).
-
Bengalako badia Andaman Uharteekin eta Myanmar.
-
Uhartearen mapa.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Publico aldizkarian argitaratutako artikulua.