Ipar-mendebaldea (Kamerun)

Ipar-mendebaldea (frantsesez: Région du Nord-Ouest; ingelesez: Northwest Region) Kamerungo Errepublikako 10 eskualdeetako bat da. 17.300 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.968.600 biztanle zituen 2015ean.[1] Bamenda da hiriburua.

Ipar-mendebaldea
 Kamerun
Administrazioa
Estatu burujabe Kamerun
ISO 3166-2CM-NW
HiriburuaBamenda
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak5°57′41″N 10°09′06″E / 5.9614°N 10.1517°E / 5.9614; 10.1517
Azalera17.300 km²
MugakideakAdamawa (Kamerungo probintzia), Mendebaldea (Kamerun) eta Hego-mendebaldea (Kamerun)
Demografia
Biztanleria2.095.538 (2007)
Dentsitatea121,13 bizt/km²

Ipar-mendebaldea eta Hego-mendebaldea dira herrialdeko bi eskualde ingeles hiztunak, eta mugimendu independentista indartsua daukate. 2017an independentzia aldarrikatu zuten: Ambazonia estatua. Egoera are gehiago gaiztotu zen orduz geroztik. Hainbat gobernuz kanpoko erakunderen arabera, milaka zibil hil dira talde armatuen eta armadaren arteko borroken ondorioz.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Cameroon. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-3-1).
  2. Kamerun ipar-mendebaldeko eskola batean 81 ikasle bahitu dituzte. Berria, 2018ko azaroak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-1).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kamerungo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.