Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa

Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoaingelesez: International Electrotechnical Commission, IEC, frantsesez: Commission électrotechnique internationaleirabazteko asmorik gabeko gobernuz kanpoko normalizazio erakunde bat da. Elektrizitate, elektronika eta hauekin erlazionatutako teknologien alor guztietan Nazioarteko Estandarrak prestatu eta argitaratzen ditu.

Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa
Datuak
Izen laburraIEC eta CEI
Motastandards organization (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza
Jarduera
KidetzaJoint Committee for Guides in Metrology (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1906
webgune ofiziala

NBEren —IEC— estandarrek hainbat teknologia besarkatzen dituzte, tartean energia elektrikoaren sorkuntza, garraio eta banaketa, etxetresna elektriko eta bulegoko ekipamenduak, bateriak, erdieroaleak, zuntz optikoak, nanoteknologia, eguzki-energia, itsas-energia, eta beste asko. Hainbat araudi Estandarizaziorako Nazioarteko ErakundearekinISO— batera garatzen dira: ISO/IEC arauak.

██ kide titularrak —full members██ bazkideak —associate members██ kideak —affiliates

NBE, kide diren estatu bakoitzeko normalizazio erakundeek osatzen dute. 2015ean 83 kide ditu, 60 kide titular —full members— eta 23 bazkide —associate members—,[1] kide bakoitza bere estatuaren ordezkari delarik. Espainiar kidea NBEn AENOR da.

NBE 1906an sortu zen, 1904an Saint Louisen (Missouri) egindako Nazioarteko Biltzar Elektrikoan onartutako erresoluzio baten ondoren. Lehen presidentea Lord Kelvin izan zen. Egoitza Londresen izan zuen, 1948an gaur eguneko egoitzara, Genevan, aldatu zelarik. 1938an erakundeak lehen hiztegi internazionala argitaratu zuen, International Electrotechnical Vocabulary —Nazioarteko Hiztegi Elektroteknikoa—, terminologia elektronikoa bateratzeko asmoarekin. Asmo hau denboran zehar mantendu da, Nazioarteko Hiztegi Elektroteknikoa sektoreko enpresentzat erreferente garrantzitsua delarik.

NBEren ekarpenen artean neurri-unitate batzuen garapen eta hedatzea aipatu daiteke, bereziki Gaussa, Hertza eta Weberra; baita lehen unitate sistema estandarraren proposamena, Giorgi sistema, zeina denborarekin Nazioarteko Unitate Sistema bilakatuko zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) IEC members. IEC webgunea. (2015eko uztailaren 24an ikusia).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu