Intelligenzaktion (alemanezko ahoskera: [ɪntɛliˈɡɛnt͡s.akˌt͡sjoːn]) Bigarren Mundu Gerraren hasieran (1939-40) naziek Poloniako intelektualen kontra (intelligentsia) eginiko sarraskia da, okupatutako Poloniako mendebaldea alemaniartzeko planari jarraituz, Reich-aren parte bihurtu baino lehen. Polonia depopulatzeko asmoz, alemaniarrek hautatutako pertsonak eta liderrak exekutatu zituzten, populazio orokorra egotzi baino lehen.

Wehrmacht-eko soldaduak preso poloniarrak hil baino lehen

Intelligenzaktioneko operazioen ondorioz, 100.000 poloniar hil zituzten. Naziek Poloniako gizarteko pertsona nabarmenak (irakasleak, apaizak, medikuak, intelektualak...), gerraren aurretik Reich-aren etsaitzat hartutakoak, hautatu, atxilotu eta hil zituzten, eta hilobi komunetan ehortzi, leku urrunetan. Hiltzaileak SSeko heriotza eskuadroiak (Einsatzgruppen) eta bertako alemaniarren gutxiengoko milizianoak (Volksdeutscher Selbstschutz) izan ziren, faltsuki argudiatuta Poloniako gizarteko pertsona arriskutsuak eszenatoki politikotik kentzeko helburua zutela.

Kanpo estekak aldatu